IZENBURUA
José Cervantes
MUTURREKO DATAK
1948-1969
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
Kutxa 1
Diploma 1
Objektu 1
EKOIZLEA
José Cervantes Íñigo
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
José Cervantes (Arroitz, 1895 – Iruñea, 1975) Saturnino Cervantes eta Raimunda Yñigo senar-emazteen arteko seigarren eta azken semea izan zen.
José Iruñean bizi izan zen 1916. urtetik. Beharbada, bere anaia Silvano zuzendaria zeneko Esploratzaileen bandan parte hartu zuen. 1943ko maiatzean, oposizio bidez, La Pamplonesako zuzendariorde izateko postua lortu zuen. Bertako zuzendariak bere anaia Silvanio Cervantes eta Juan Berruezo ziren.
1947an Juan Berruezok kargua utzi eta gero, José Cervantesek bere gain bitarteko zuzendaritza hartu zuen, baina 1948. urtean, Musika Bandaren Patronatuak eskatuta eta Udalaren Osoko Bilkurak onartu ondoren, kargu horretan jarrai zezala erabaki zen. José Cervantesek La Pamplonesaren zuzendaritzan jardun zuen 1960. urtera arte, urte horretan erretiroa eskatu baitzuen.
La Pamplonesako zuzendari izan zen urteetan hainbat ekitalditan parte hartu zuen, hala nola, 1953an udaletxe berriaren inaugurazioan edo urte berean izandako Etxabakoitz auzoa Iruñean sartzeko ospakizunean.
Erretiroa hartu ondoren jasotako aintzatespenek eta omenaldiek, oso musikari maitatua zela erakusten zuten.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Funtsa Fernando Cervantes semeak eman zuen 2019. urtean.
EDUKIA
Funtsak ondorengo dokumentuak ditu: dokumentazio pertsonal eta familiarrak, prentsa-ebakinak, diplomak, esku-programak, argazkiak eta batuta.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
Silvanio Cervantes Íñigo
Manuel Turrillas Ezcurra
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN
- La Pamplonesa Musika bandaren artxiboa
ARGITALPEN NOTA
- 100 años con La Pamplonesa = 100 urte zurekin. Luis Mª San Martín Urabayen (koord.). Iruñea: Iruñeko Udala, 2019.
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Musika, XX. mendea, Banda-zuzendaria.