Astrain, 1891 - Iruñea, 1972
Musikari militarra, "La Pamplonesa"-ren sortzaile eta zuzendaria
Silvanio Cervantes Íñigo Astrainen jaio zen 1891ko otsailaren 12ean. Umetan, Lodosan bizi izan zen, bertako Udal bandan flautina jotzen integratu zelarik. 14 urterekin piano ikasketak amaitu zituen eta 19 urterekin karrera militarra hasi zuen Iruñeko Amerikako Erregimentuan.
1919an "la Pamplonesa" musika bandaren sortzaileetako bat izan zen, eta bere lehen zuzendaria izan zen. Harekin 1922ko Zaragozako Banden lehiaketara aurkeztu zen, eta bigarren saria lortu zuen. 1925ean oposizioz irabazi zuen musikari nagusiaren plaza eta Zaragozako Erregimentuko Banda zuzentzera pasa zen.
Gerra zibila iristean, Cervantes izan zen Requeté bandako lehen zuzendaria eta bakarra, eta harekin grabazio ugari egin zituen. Egoera honek 1939ra arte iraun zuen. 1945ean Bartzelonara joan zen bizitzera, eta hiri horretan bizi izan zen erretiroa hartu zuen arte. Militar gisa erretiratu zenean Iruñera itzuli zen. Iruñean hil zen 1972ko urtarrilaren 5ean.
Obra ugari utzi zituen idatzita, bandarako instrumentazioak eta konposizioak egin zituen.
Silvanio Cervantes-en funtsa Nafarroako Artxibo Nagusian sartu zen, dohaintza gisa, 2019ko irailean.