es | eu | en | fr

Cinco estudios para piano

Jorge Robaina

Augusto Novaroren Musika Sistema Naturalean oinarrituta, Cinco estudios para piano izeneko obra Novarok antolatutako musika gaualdi ezagunetan estreinatu zen. Emiliana de Zubeldia eta Augusto Novaroren arteko harremanak aldaketa ekarri zion egilearen konposizio-estiloari. 1940ko hamarkadaren hasieran sortutako estudio horiek, Ricordi Americanak argitaratu zituen 1946an. Miguelito Block, Elvira Larios, Asunción Izquierdo, Sophie Cheiner eta Renée Bauxou de Schweinfurth-ei eskainiak daude, hurrenez hurren.

Grabaketa data

2020ko irailaren 14tik 18ra.

Interpretatzailea

Jorge Robaina

Kanariar Handiko Las Palmasen jaio zen, eta hantxe bertan hasi zen musika ikasten. 15 urterekin Vienara joan zen eta Vienako Estatu Kontserbatorioan osatu zuen bere musika ikaskuntza. Nazioko eta nazioarteko hainbat sari irabazi ditu; hala nola, Pegasus eta Bosendorfer sariak Vienan, Coleman Santiagon, Espainiako Gazteria Musikalak eta Jacinto Guerrero Fundazioaren piano-jole onenaren saria bi aldiz. Bakarlari gisa aritu da Asturiasko Orkestra Sinfonikoarekin, Kanaria Handiko Filarmonikarekin, Tenerifeko Sinfonikarekin, Oviedoko Orkestra Sinfonikoarekin, Kordobako Orkestrarekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin, RTVEeko Orkestrarekin, Poloniako Irrati-Telebistaren Orkestrarekin, Murtzia Eskualdeko Orkestrarekin, Hungariako Ganbera Orkestra Sinfonikoarekin eta Vienako Mozart Orchester-ekin; besteak beste.

Ritmo aldizkariaren saria jaso zuen Guridi eta Aita Donostiaren pianorako lanen diskoagatik. Bakarkako bigarren diskoa bigarren errepublikako konpositore espainiarren obran oinarritu zen. Munduko lehen grabazioak egin zituen ondorengo obretan: Falcón-Sanabriaren Concierto para piano-n, Carmelo Bernaolaren Nostálgico para piano y orquesta-n eta Ángel Martín Pompey-ren Concierto para dos pianos y gran orquesta-n Marta Zabaletarekin batera. Gaur egun, Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolako Ahots Errepertorioko katedraduna da eta espezialitate honetako ikastaroak ematen ditu Espainian eta Estatu Batuetan.

Dokumentuak

Estudio 1
15/03/2021

Estudio 2
15/03/2021

Estudio 3
15/03/2021

Estudio 4
15/03/2021

Estudio 5
15/03/2021