Interpretea(k): Nafarroako Orkestra Sinfonikoa / Orquesta Sinfónica de Navarra eta Iruñeko Ganbara Abesbatza / Coral de Cámara de Pamplona
Teodoro Echegoyen (Azkoien, 1875 – Tarragona, 1905), erromantizismo berantiarreko musikagile nafarra, egile garrantzitsua izan zen, gaur egun Nafarroan ia ezezaguna bada ere. Errekonozimendu falta hori, neurri batean, bere karrera Katalunian (Tarragonan, Bartzelonan eta Oloten) egin zuelako gertatu da, baita 30 urte zituela hil zelako ere.
Konposizioaren oinarrietan hasi zen Iruñeko Conciliar Apaiztegian egon zen bitartean. 1897an, Calahorrako katedraleko kapera-maisu izendatu zuten, eta 1903ra arte egon zen kargu horretan. Urte horretan bertan, Tarragonara joan zen bizitzera, non hiriko katedraleko kapera-maisu izendatu zuten. Postu horretan jardun zuen bere bizitza amaitu arte.
Echegoyenen musika funtsa, Oloteko Garrotxa Eskualdeko Artxiboan, kontserbatutako 218 lanek osatzen dute. Batez ere, erlijio-zerbitzuetarako idatzitako musika sakroa da, lan egin zuen lekuetarako komposatuak.
Misa Grande partitura, 2025eko Nafar Fonotekaren proiektua, David Echeverría Irigaray Iruñeko Ganbara Abesbatzako, Nafar Fonotekaren programan aktiboki parte hartzen duen erakundeak, kudeatzaileak aurkitu zuen. Obra hau Oloteko Garrotxa Eskualdeko Artxiboan aurkitu zuten, Echegoyenen lagun zen elizgizon baten eskutik iritsia izan zitekeelakoan. Azken hori hil ondoren, bere artxibo osoa eraman zuen. Ondoren, lana transkribatu egin zen eta, kasu batzuetan, egilearen beraren beste material eta ohar batzuetatik abiatuta berreraiki zen. Horri esker, grabazio hau egin ahal izan da, konpositore honen obra zabaltzeko eta balioa emateko.
2024ko ekainaren 12a eta 13a.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasatek sortu zuen 1879an; horrenbestez, jardunean ari den talderik zaharrena da Espainiako orkestren artean. Baluarte Fundazioan integraturik dago, eta nola fundazio hori nagusiki Nafarroako Gobernuak finantzaturiko erakunde bat den, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Foru Erkidegoko orkestra ofiziala da. Bere ehun eta berrogeita hamar urteko historian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emanaldiak eskaini ditu Espainiako zein atzerriko auditorio, opera denboraldi eta jaialdi garrantzitsuenetan. Bereziki garrantzitsuak izan dira Parisko Theatre des Champs Elysees eta Theatre du Chatelet antzokietan eskaini dituen kontzertuak, bai eta Universal Music zigiluak Europako auditorio garrantzitsuenetan barrena antolatutako kontzertu bira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate konposatzaile eta biolin-jolearen erreferentziazko interpretea da, eta nazioarteko kritikariek aho batez goraipatu dute Tianwa Yang biolin-jolearekin grabatu zuen Sarasateren integralaren diskoa (Naxos zigilua). Nafarroako Orkestra Sinfonikoak hainbat grabaketa garrantzitsu egin ditu Antoni Wit (zuzendari titularra 2017-2018 denboraldira arte) maisu poloniarrarekin. NOSak kontzertu-denboraldia aurkezten die urtero Nafarroako biztanleei, besteak beste, Iruñeko Baluarte Auditorioan eta Tuterako Gaztanbide Antzokian. Jarduera sozial eta hezitzailea garatzen du Foru Erkidego osoan.
Iruñeko Ganbara Abesbatza
Luis Morondo Maisuak sortu zuen Iruñeko Ganbara Abesbatza erakundea 1946an, XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika jorratzeko helburuarekin. Hala ere, bere errepertorioa konpositore garaikideei bereziki lotutako ahots-musika mota guztietara zabaldu zuen. Munduko Nazioarteko Jaialdi garrantzitsuenetan ere parte hartu du: Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia, Grazeko Nazioarteko Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Vienako Nazioarteko Jaialdia eta Musika Koral Hispanoamerikarraren Zikloa Habanan, besteak beste. Ehun disko baino gehiago argitaratu ditu Lumen, Telefunken, Columbia, Philips, Wernminster, Movieplay, ARSIS eta RTVE zigiluekin. Era berean, agertoki entzutetsuetan aritu izan da, esaterako, New Yorkeko Concert Hallen eta Metropolitan Operan Housen, Vienako Konzerthausen, Buenos Aireseko Teatro Colónen, Habanako Gran Teatron, Montevideoko Teatro Sodren edo Florentziako Teatro della Pergolan. Nafarroako Gobernua, INAEM-Kultura Ministerioa eta Iruñeko Udala ditu babesle, eta Diario de Navarraren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza jasotzen du. 2005ean, Lanaren Merituaren Urrezko Domina jaso zuen eta 2018an, aldiz, Vianako Printze Saria.
David Gálvez Pintado
Zuzendaria
Valentzian jaio zen, non solfeoko, pianoko, koru-zuzendaritzako eta konposizioko goi-mailako ikasketak amaitu zituen. Geroago, Budapesteko Ferenc Liszt Akademiara joan zen eta bertan Abesbatza, Orkestra eta Konposizio Zuzendaritzan espezializatu zen. Opera-produkzioetan eta kontzertu sinfonikoetan parte hartu du, musikari eta talde ospetsuekin batera. Mundu osoko lehiaketa, sinposio eta hitzaldietan parte hartu du. Konpositore gisa, bere lanak New Yorkeko Carnegie Hall, Chicagoko People’s Music School, Limako San Marcos Kultur Etxeko Areto Nagusia, Panamako Antzoki Nazionala, Valentziako Palau de la Música eta Palau de Sofía Les Arts bezalako kontzertu-areto hoberenetan antzeztu dira. Hungariako Musikarien Fórum Nacional eta Premis Catalunya de Composició Coral (2006) bezalako sari garrantzitsuak ere jaso ditu. Iruñeko Ganbara Abesbatzako zuzendaria da eta baita 2008an sortu zeneko Erdialdeko Amerikako Orkestra eta Koru Gaztekoa (JOCCA) ere.
Bakarlariak
Marta Huarte, sopranoa
Ana Olaso, mezzosopranoa
David Echeverría, tenorea
José Antonio Hoyos, baritonoa
Ignacio Fernández, baxua
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
