es | eu | en | fr

Echeverría Jaime, Jesús

Echeverría Jaime, Jesús

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F484

IZENBURUA

Jesús Echeverría

MUTURREKO DATAK

1985-2014

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

7 karpeta

EKOIZLEA

Jesús Echeverría Jaime

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Jesús Echeverría (Erriberri, 1963) Errioxako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari elkartua izan eta gero, eta Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroa) analisiko irakaslea da.

23 urte zituela Donostiako Ganbera Orkestra sortu zuen, justu Vienako kontserbatorioan Julius Kalmarrekin orkestra-zuzendaritza ikasteko Gipuzkoako Aldundiaren ikasketarako dirulaguntza bat eskuratu zuenean. 1987an Londreseko Musikaren Errege Akademian sartu zen eta, bertan, orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Sir Colin Davis, Colin Metters, George Hurst, John Carewe eta Horst Neuman irakasleekin; gainera, aldi berean, South Hall Memorial Prize saria eskuratu zuen orkestra-zuzendaritzan. Londonen egon zenean Europako Sinfonia sortu zuen.

Konposizioa ikasi du Agustín González Acilu eta Francisco Escuderoren eskutik, baita izen handiko beste konpositore batzuekin ere, besteak beste, Tomás Marco, Javier Darias, Cristóbal Halffter eta Mauricio Sotelorekin.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa dohaintza baten ondorioz sartu zen 2018. urtean. Jarduera handiko konpositorea denez, dohaintza faseetan egituratzen da.

EDUKIA

Funtsaren edukia, batez ere, bere musika konposizioak dira, prestakuntza materialak, edizio probak, behin betiko edizioa eta fonogramakin batera.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.        

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Iruñeko Ganbara Abesbatza

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Elkarrizketa

ARGITALPEN NOTAK

http://www.jesusecheverria.es/

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Orkestra zuzendaria, Koro zuzendaria, Konpositorea.