es | eu | en | fr

Egea Insa, J. Vicent

Egea Insa, J. Vicent

Konpositorea, La Pamplonesa Musika Bandaren zuzendaria, Orkestra zuzendaria eta pedagogoa

J. Vicent Egea 1961eko ekainaren 3an jaio zen Cocentainan (Alacant). Tronpetan graduatu zen eta Konposizio, Abesbatzen Zuzendaritzako eta Orkestrako goi-mailako tituluduna da Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan. Londresko Royal Academy of Music-ean Orkestra-zuzendaritza ere ikasi zuen eta baita orkestra-zuzendaritzan graduatu zen New Yorkeko Manhattan School of Music-en.

Piano, perkusio, biolin, elektroakustika, jazz, musika-informatika, zine-musika, soziologia eta konposizio garaikideko ikasketekin osatu zuen bere heziketa.

Gaur egun, hainbat musika-talderen konposizioa eta zuzendaritza bateratzen ditu, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoko zuzendari gisa, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle gisa eta Galiziako Escola de Altos Estudios Musicais-en orkestrako irakasle gonbidatu gisa eta La Pamplonesa Musika Bandaren zuzendari titular gisa.

J. Vicent Egeak berak gordailatu zuen funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, 2022ko otsailaren 2an.