ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AGN/F578
IZENBURUA
J. Vicent Egea
MUTURREKO DATAK
1976-2010
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
6 kutxa
F.ES 1
CD 1
EKOIZLEA
Josep Vicent Egea Insa
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Cocentainan (Alacant) jaio zen 1961ean. Tronpetan graduatu zen eta Konposizio, Abesbatzen Zuzendaritzako eta Orkestrako goi-mailako tituluduna da Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan.
Londresko Royal Academy of Music (RAM) orkestra-zuzendaritzako "Certificate of Advanced Studies" lortu zuen, Espainiako Bankuko bekaduna eta RAM bertako bekaduna da. Orkestra Zuzendaritzan graduatu zen New Yorkeko Manhattan School of Music-en, «Special Student» gisa.
Piano, perkusio, biolin, elektroakustika, jazz, musika informatika, zine-musika, soziologia eta konposizio garaikideko ikasketekin osatu zuen bere heziketa.
Konpositore bezala, Iruñeako Musikagile Taldea izenaz ezaguna den taldeko kide izan zen, eta banakako sariak irabazi ditu, adibidez, Tolosako Internazionala 1988an, Nafarroako Gobernukoa 1992, 1998 eta 2001 urteetan, Leipzigeko Nazioarteko BPa 1995ean, edo Joaquin Turina Saria 1998an. Nafarroako Gobernuarentzat, Iruñeko Udalarentzat, Valentziako Generalitatearentzat, Musika Garaikidea Zabaltzeko Zentroarentzat, Espainiako Artista Interpreteen Elkartearentzat, Pablo Sarasate Orkestrarentzat eta Baluarte Fundazioarentzat konposizioak egin ditu.
Bere zenbait lan grabatu egin dira eta beste asko editatu eta argitaratu egin dira.
L 'Aquilako (Italia) Abruzzese Orkestra Sinfonikoa, Symphony Orchestra eta Londresko Royal Academy of Music Orkestra Sinfonikoa, Savaria Chamber Orchestra (Suitza), Lim Taldea, Iruñeko Pablo Sarasate Orkestra, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, JONDE, Madrilgo Erkidegoko Orkestra eta Galiziako Filarmonikoa zuzendu ditu, besteak beste.
1986 urtean Pirinioetako Talde Instrumentala sortu zuenetik bertako zuzendaria da. 1991-1992 bitartean Manhattan Contemporary Ensembleko Zuzendari Gonbidatua izan da, 1992-1993 denboraldian Espainiako Orkestra Nazionaleko Zuzendari Laguntzailea izan zen. 1993an Instrumental Finale Taldea sortu zuen. 1997an oposizio bidez Iruñeko, La Pamplonesa, Udal Musika Bandaren zuzendari plaza lortu zuen.
Gaur egun, hainbat musika-talderen konposizioa eta zuzendaritza bateratzen ditu, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Orkestra Sinfonikoko zuzendari gisa, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko irakasle gisa eta Galiziako Escola de Altos Estudios Musicais-en orkestrako irakasle gonbidatu gisa eta La Pamplonesa Musika Bandaren zuzendari titular gisa.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
J. Vicent Egeak berak gordailatu zuen funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, 2022ko otsailaren 2an.
EDUKIA
Eskuidatzitako zein inprimatutako partiturek eta J. Vicent Egearen prestakuntza eta lanbide jarduerari buruzko dokumentazioak osatzen dute funtsa.
Partiturak Egeak landu dituen esparruen erakusgarri dira: musika sinfonikoa, musika korala eta, batez ere, bandarako musika. Lehen apunte eta zirriborroetatik hasi eta eskuz idatzitako partituretaraino eta argitaratutako lanetaraino aurki daitezke.
Gainera, curriculumak, gutunak, esku-programak, musika diziplina desberdinei buruzko ikastaroak, lehiaketen oinarriak edo musikaren konposizioari eta argitalpenari buruzko ohar teorikoak gordetzen dira.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Katalogoa
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
Iruñeako Taldea
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Elkarrizketa
ARGITALPEN NOTAK
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Musika korala, Musika korala akonpainamenduarekin, Tekla-musika, Zinema-musika, Musika erlijiosoa, Musika sinfonikoa, Musika Sinfoniko korala, Bakarlaria(k) eta orkestra.