es | eu | en | fr

Elso Mosquera, Jesús

Elso Mosquera, Jesús

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F494

IZENBURUA

Jesús Elso

MUTURREKO DATAK

1972-1997

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

5 karpeta

Artxibo digitalak

EKOIZLEA

Jesús Elso Mosquera

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Bere hezkuntza Eskolapioetan, Ximenez de Rada Institutuan eta Merkataritza Eskolan garatu zuen. Laneko bere lehen urratsak publizitateko familia enpresan eman zituen.

Antzerkiaren arloan egin zituen lehen urratsak Institutuan eman zituen. Bertan, ikastetxeko zuzendariaren laguntzari esker, auditoriuma eraldatzen dute antzezlanak antzeztu ahal izateko, eta antzerki lehiaketa ezberdinetara aurkeztera iristen dira, sari batzuk irabaziz. Antzezpen hauek, institutuaren barnean zein beste eszenatoki batzuetan gertatzen ziren, Gayarre Antzokian kasu.

1974an El Lebrel Blanco antzerki taldeko kide izan zen, Valentín Redín sustatzaile nagusiarekin 1971n sortua. Igande goizetan haurrentzako antzerkia egiteko helburuarekin jaio da taldea. Lehen ordezkaritza publikoa 1972an izan zen. Hasiera batean, taldea beste antzerki talde batzuetako pertsonez elikatzen da, Cunas erakundearekin, institutuarekin eta Salesianoseko Amadis taldearekin lotutakoak kasu. Bere lehen zuzendaritza batzordeko Eduardo Bayona, Sagrario Domeńo eta Valentín Redín nabarmentzen dira.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Dohaintza fasetan egituratzen da. Lehenengoa, Jesus Elso funtsa sortu denarekin Nafarroako Artxiboan, 2019an sartu zen.

EDUKIA

El Lebrel Blanco, Nafarroako Teatro Estable, Gayarre Antzokiko Grupo Titular eta Jesus Elsok lehen aipatutako taldeekin loturarik izan gabe egindako beste ekoizpen batzuekin lotutako materiala du funtsak. Aurki dezakegun dokumentazioa eskuzko programak, kartelak, grabazioak, fitxa teknikoak, kartelak eta abar dira.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

José Láinez Díez eta Concha Martínez Nicolás

El Lebrel Blanco

Nafarroako Antzerki Eskola

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Elkarrizketa

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN

Gayarre Antzokiaren liburutegia

DESKRIBATZAILEAK

Antzerkia, XX. mendea, Argiztapen-teknikaria, Soinu-teknikaria.