es | eu | en | fr

Eslava Kasinoa

Eslava Kasinoa

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F530

IZENBURUA

Eslava Kasinoa

MUTURREKO DATAK

1898 (apr.)-1950 (apr.)

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

11 kutxa

172 liburu

EKOIZLEA

Eslava Kasinoa

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Eslava Kasinoa 1884. urtean sortu zen. Hasieran Sarasate pasealekuan egon zen. Lehen etapa hori 1895ean amaitu zen, finantza-arazo larriak izan ondoren desegin zenean. 1989. urtean "Nuevo Casino Eslava" gisa birfundatu zen, Gazteluko plazan Pozoblanco kaletik sarrera duen lokal batean. Kasinoaren egungo eraikina Víctor Eusak eraiki zuen 1931n. Miguel Cía izan zen lehen urte haietan Eslava Kasinoko presidente, eta beranduago, Serapio Zozaya eta Martín Aldaz lehendakariorde.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa 2020an sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian, Pablo Sarasate Kontserbatorioaren transferentzian sartua.

EDUKIA

Eslava Kasinoaren musika-liburutegiko partituren bidez osatzen da funtsa. Aretorako, pianorako eta musika eszenikorako musika-sorta zabala eskaintzen du.

ANTOLAKETA

Partiturak azaletik inbentariatu egin dira eta formatu normalizatuko kaxa berrietan instalatu dira.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

ARGITALPEN NOTAK

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Musika, XIX. mendea, XX. mendea, Instrumentala, Areto-musika.