es | eu | en | fr

Esquisses d’une apres-midi basque

Jorge Robaina

XX. mendearen lehen urteetan, musika beste elementu bat bezala erabiltzen zen nortasun nazionalak eraikitzeko, eta horrek folklorearen berezko musika-ezaugarriak erabiltzea ekarri zuen. Horri gehitu ahal zaio musikan edozein “espainiar” elementu erabiltzeak suposatzen zuen exotismoa. 1920ko hamarkadatik aurrera, batez ere Frantziako hiriburuan egon ondoren, Euskal Herriko folklorearen elementuen erabilera areagotu egin zen Emiliana de Zubeldiako konposizioetan. Horren adibide dira Souvenir de Biarritz, Dans la terrase, Le printemps retourne edo Esquisses d’une aprés-midi basque.

Grabaketa data

2020ko irailaren 14tik 18ra.

Interpretatzailea

Jorge Robaina

Kanariar Handiko Las Palmasen jaio zen, eta hantxe bertan hasi zen musika ikasten. 15 urterekin Vienara joan zen eta Vienako Estatu Kontserbatorioan osatu zuen bere musika ikaskuntza. Nazioko eta nazioarteko hainbat sari irabazi ditu; hala nola, Pegasus eta Bosendorfer sariak Vienan, Coleman Santiagon, Espainiako Gazteria Musikalak eta Jacinto Guerrero Fundazioaren piano-jole onenaren saria bi aldiz. Bakarlari gisa aritu da Asturiasko Orkestra Sinfonikoarekin, Kanaria Handiko Filarmonikarekin, Tenerifeko Sinfonikarekin, Oviedoko Orkestra Sinfonikoarekin, Kordobako Orkestrarekin, Espainiako Orkestra Nazionalarekin, RTVEeko Orkestrarekin, Poloniako Irrati-Telebistaren Orkestrarekin, Murtzia Eskualdeko Orkestrarekin, Hungariako Ganbera Orkestra Sinfonikoarekin eta Vienako Mozart Orchester-ekin; besteak beste.

Ritmo aldizkariaren saria jaso zuen Guridi eta Aita Donostiaren pianorako lanen diskoagatik. Bakarkako bigarren diskoa bigarren errepublikako konpositore espainiarren obran oinarritu zen. Munduko lehen grabazioak egin zituen ondorengo obretan: Falcón-Sanabriaren Concierto para piano-n, Carmelo Bernaolaren Nostálgico para piano y orquesta-n eta Ángel Martín Pompey-ren Concierto para dos pianos y gran orquesta-n Marta Zabaletarekin batera. Gaur egun, Madrilgo Goi Mailako Kantu Eskolako Ahots Errepertorioko katedraduna da eta espezialitate honetako ikastaroak ematen ditu Espainian eta Estatu Batuetan.

Dokumentuak

Esquisse 1
22/03/2021

Esquisse 2
22/03/2021

Esquisse 3
22/03/2021

Esquisse 4
22/03/2021

Esquisse 5
22/03/2021

Esquisse 6
22/03/2021