ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AGN/F577
IZENBURUA
Euskal Herriko Txistularien Elkartea, Nafarroa
MUTURREKO DATAK
1964-2022
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
Kutxa 1
702 fitxategi informatiko
EKOIZLEA
Euskal Herriko Txistularien Elkartea, Nafarroa
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
2015ean sortu zen, eta 1927an Arraten (Gipuzkoa) sortutako “Euskal Herriko Txistulari Elkartean” du jatorria, zeinarekin oraindik ere lotura estua izaten jarraitzen duen. Elkarte horrek txistua bildu, defendatu eta sustatzen du musikaren, musikarien eta musika-tresnaren inguruko alderdi guztietan.
Helburu horrekin, erakundeak kontzertuak eta tailerrak antolatzen ditu Nafarroa osoko bazkide eta musika eskolekin. Elkartearen ekitaldi garrantzitsuenetako bat Sanferminetako Txistularien Alardea antolatzea da. Txistularien Alardea Iruñean egiten da 1959tik, eta horrek jaien egitarauko ekitaldi zaharrenetako bat bihurtzen du. Kontzertu honekin batera Txistulari Txikien Alardea ere antolatzen da.
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Funtsa 2021eko apirilaren 8an sartu zen Nafarroako Euskal Herriko Txistulari Elkartearen dohaintza bidez.
EDUKIA
Funtsa honako hauek osatzen dute: Txistulari: boletín de la Asociación de Txistularis del País Vasco-Navarro (1964. urtetik), grabaketak, eta alardeen, kontzertuen, prestakuntza-tailerren, kanpainen eta programen proiektu osoen dokumentu digitalen multzo garrantzitsu bat. Horietan, partituren konposizioak eta konponketak nabarmentzen dira, baita txistuaren eta akordeoiaren espezialitateetako ikasketen amaierako lanak ere.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Katalogoa
ARGITALPEN NOTAK
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Txistua, Alardea, Ahozko tradizioko musika, XIX. Mendea, XX. Mendea, XXI. Mendea.