es | eu | en | fr

Fagoaga Larrache, Isidoro

Fagoaga Larrache, Isidoro

Bera, 1893 – Donostia, 1976

Abeslaria eta idazlea

Hamabost urte zituela Buenos Airesera emigratu zuen. Titta Ruffo baritonoak abesten entzun zuenean, gomendatu zion Milango abeslari ikasleei. Parmako Kontserbatorioan beka bat lortu zuen Campanini irakasle ospetsuarekin ikasteko. Lehenengo Mundu Gerrarekin Espainiara itzuli zen non bere ibilbide profesionala hasi zen Sansón eta Dalila interpretazioarekin eta Bilbon, Jesus Guridi-ren Amaya euskal operarekin. La Walkiria eta Parsifal- eko lehendabiziko bertsioiak eman zituen 1923. urtean Enrique Fernández Arbós-en zuzendaritzapean.

Arrakasta handia izan zuen Nápoles, Bolonia, Erroma eta Buenos Aires-eko operatan; besteak beste. Arturo Toscanini-k bere ezaugarriak ezagutu zituenean, Milango eskalarako aldarrikatu zuen, non 1925tik aurrera Wagneriar tenore ofiziala bihurtu zen. Fagoaga-k zazpi alditan interpretatu zuen Parsifal Toscanini-ren eskutan. 1937an El ocaso de los dioses Erromako Opera Antzokian entseiatzen zuen bitartean, Gernikako bonbardaketaren berri izan zuen. Italiatik alde egin zuen eta bere ibilbide artistikoa utzi zuen betiko. Berrogei urte zituela, Donibane Lohitzunen erbesteratu zen. Alemanek Frantzia inbaditu zutenean, bertan erbesteratutako euskaldunak kontzentrazio esparrura eraman zituzten, non lagun batek hartu zuen.

Orduz geroztik, bere benetako bokaziora jardungo da: literatura. 1953an berriro emigratu zuen Buenos Airesera eta artikuluak, entsaiuak eta Garat anaien bere bi liburu idatzi zituen. Espainiara itzuli zenean, lan berarekin jarraitu zuen Donostian.

Tenorearen familiak Isidoro Fagoaga-ren funtsa dohaintzan eman zion Nafarroako Errege Artxibo Nagusiari 2018. urtean, eta, era berean, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoaren zati izatera pasako da.