es | eu | en | fr

Fagoaga Larrache, Isidoro

Fagoaga Larrache, Isidoro

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F496

IZENBURUA

Isidoro Fagoaga

MUTURREKO DATAK

1893-1976

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

29 kutxa

EKOIZLEA

Isidoro Fagoaga Larrache

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

1893ko apirilaren 3an Beran jaio zen Illekueta auzoko Agaramontea baserrian. Haurtzarotik letrak eta bizitza erlijiosoak erakartzen zuten, baina azken hau albo batera utzi zuen sute bat eragin zuelako Garrenea baserrian bere arreba itsuarekin mezatara jostetan ari zirela. Eskolapioen ikastetxean ikasi zuen eta han izan zuen lehenengo erlazioa musikarekin, baina bere ahots aldaketa goiztiarrengatik ez zen onartua izan parrokiako abesbatzan.

Hamalau urte zituela Argentinara joatea erabaki zuen, non senideak zituen. Buenos Airesen bizi zen eta hango burdindegi batean hasi zen lanean, eta aldi berean, La Euskaria euskal diasporaren egunkariarentzat hasi zen idazten. Operazale bihurtu zen eta hiriko antzokietara sarri joaten zen. Florencio Constantino eta Titta Ruffo abeslariak abesten entzun zutenean, gomendatu zuten Italiara joatea kantua ikastera. Cleofonte Campanini Lehiaketara aurkeztu eta hirugarren postuan sailkatu eta gero, Beniamino Gigli eta Francesco Merli tenor ospetsuen ondotik, Parmako kontserbatorioan sartu zen, baina bere ikasketak moztu ziren I Mundu Gerrarengatik eta Berara itzuli zen. El Bidasoa astekarian hasi zen idazten eta Iruñeko Orfeoiarekin kolaboratzen ere. Ricardo Baroja-k gomendatua (Pio Barojaren anaia), Nafarroako Diputazioaren pentsio bat lortu zuen Madrilen Luis Iribarne-rekin bere ikasketak Madrilen bukatzeko. Han, Gran Teatron, estreinatu zuen Sansón eta Dalila 1919an eta hurrengo urtean, Bilbon, Jesús Guridi-ren Amaya euskal opera. Hilabete batzuk geroago, Llácer-Casali konpainiarekin Espainia eta Portugaleko hiriburuetako bira batean parte hartu zuen, non Richard Wagner Alemaniako konpositorearen Walkyria eta Parsifal operak kantatu zituen.

1921eko bukaeran Napoleseko San Carlo antzokian estreinatu zuen Walkyria lana eta orduz geroztik, 20-30eko hamarkadetan tenor wagnertar espezializatuena, hobekien ordaintzen zuena eta ospetsuenetarikoa bilakatu zen Italian. Sasoi horretan errepertorioa italieraz abesten zen herrialde latinoetan.

Italiako antzoki nagusiek kontratatu zuten: Parmako Regio, Romako Costanzi, Veronako L’Arena, Boloniako Comunale, Turingo Regio, etab. eta batez ere Milango La Scala, non kantatu zuen 1925etik eta 7 denboraldiz interpretatu zituen Wagnerren heroien paper nagusiak, Erik, Siegmund, Sigfrido eta Parsifal, izen handiko orkestra zuzendarien pean: Héctor Panizza, Siegfried Wagner (konpositorearen semea), Arturo Toscanini, Victor de Sabata, etab.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Tenorearen familiak Isidoro Fagoaga-ren funtsa dohaintzan eman zion Nafarroako Errege Artxibo Nagusia ri 2018. urtean, eta, era berean, Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoaren zati izatera pasako da.

EDUKIA

Funtsak Isidoro Fagoagaren ibilbide profesionalaren dokumentazioa aurkezten du, bai abeslari gisa (esku-programak, kritikak, kartelak) bai idazle gisa. Horrez gain, dokumentazio pertsonala, interes pertsonaleko dokumentazioa eta gutunak ere gordetzen dira.

ANTOLAKETA

1. Ibilbidea profesionala

    1.1. Tenore bezala izandako jarduera

          1.1.1. Fagoaga-ri buruzko artikuluak

                   1.1.1.1. Nazio eta hispano amerikar prentsa
                   1.1.1.2. Nazioarteko prentsa
                   1.1.1.3. Beste argitalpenak

          1.1.2. Sustapena eta zabalkundea

    1.2. Idazle bezala izandako jarduera

          1.2.1. Argitaratutako lanak

                   1.2.1.1. Argentinako La Prensa-n argitaratutako artikuluak
                   1.2.1.2. Donostiako El Diario Vasco-n argitaratutako artikuluak
                   1.2.1.3. Beste egunkarietan argitaratutako artikuluak

          1.2.2. Zirriborroak

2. Jarduera pribatua

    2.1. Dokumentazio pertsonala
    2.2. Interes pertsonaleko dokumentazioa
    2.3. Epistola-liburua

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa (Antolakuntza begiratu)

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Natalio Cayuela Medina

Gregorio Iribas Yeregui

Iruñeko Orfeoia

ARGITALPEN NOTAK

  • Hernández Girbal, F. Cien cantantes españoles de Ópera y Zarzuela (ss. XIX y XX). Madril: Lira Argitalpenak, 1994.
  • Ereña Mínguez, German. Isidoro Fagoaga: el tenor olvidado. [Iruñea]: Nafarroako Gobernua, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusia; [Bera]: Berako Udala, 2018.

Dohaintzaren albistea

Los Baúles de Sigfrido Fagoaga, Gernán Ereña-ren hitzaldia (2018/10/05)

DESKRIBATZAILEAK

Cantante, Ópera, Escritor, Articulista.