es | eu | en | fr

Felipe Alayeto, Pedro de

Felipe Alayeto, Pedro de

Murchante, 1938 – 2013

Abesbatza-zuzendaria, konpositorea eta irakaslea

Murchanten jaio zen 1938ko ekainaren 6an.

Zaragozako kontserbatorioan ikasi zuen, non Piano titulua lortu zuen. Iruñeko Kontserbatorioko Felix Huarte Katedran Gregoriano ikasi zuen.

1973 eta 1984. urteen artean Zangozako Nora abesbatza zuzendu zuen eta herri berean Juan Francés de Iribarren Oinarrizko Kontserbatorioko zuzendaria izan zen. Koral honen bigarren etapan Iruñeko, Tafallako, Lizarrako, Etxarri Aranatzeko, Zangozako, Murchanteko, Izabako eta abarreko herrietan hainbat emanaldi eskainiko ditu. 1973. urtean Tolosako Lehiaketan parte hartu zuen. 1975ean, bere zuzendaritzapean, "Canal de las Bardea" abesbatzen VI. Zinemaldiko Lehen Sari Nazionala irabazi zuen. Urte bereko Izabako kontzertuan, XV eta XVI. mendeetakoak diren ondorengo doinuak aurkeztu zituen: Rivera, Anonimoak, Vázquez, Upsalako Kantutegia, O. de Olaso eta abar. Bigarren zatian, P. Donostiaren, José de Olaizolaren, Beobideren eta I. Altunaren doinuak aurkeztu zituen. 1985ean Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioko Konposizio eta Instrumentazio katedradun izendatu zuten. Ikastetxe horretan bertan, Kontrapuntu eta Fuga irakaslea izan zen.

Kontserbatorioentzat erabilgarriak ziren hainbat liburuki idatzi zituen, hala nola, Dictados metódicos y rítmicos eta Lecciones a primera vista.

Konpositore bezala ondorengo ahots lanak ditu: León Feliperen testuekin (1976) egindako Sentimientos lana eta Cinco canciones para solos, recitativos y coros. Bere ekoizpen instrumentalaren artean Viva la música (1975) kantata nabarmendu egiten da. Tratado de contrapunto-ren egilea ere bada.

2013. urtean zendu zen.

(http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/felipe-alayeto-pedro-de/ar-65146/)

Funtsa Nafarroako Artxibo Nagusian sartu zen 2020. urtean, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalaren transferentzian parte hartuz.