es | eu | en | fr

Felipe Alayeto, Pedro de

Felipe Alayeto, Pedro de

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F526

IZENBURUA

Pedro de Felipe

MUTURREKO DATAK

1976-2013

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

4 kutxa

F.ES. 1

EKOIZLEA

Pedro de Felipe Alayeto

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

1938ko ekainaren 6an Murchanten jaiotako nafartar irakasle eta konpositorea da. 2013. urtean zendu zen.

Zaragozako kontserbatorioan ikasi zuen, non Piano titulua lortu zuen. Iruñeko Kontserbatorioko Felix Huarte Katedran Gregoriano ikasi zuen.

1973 eta 1984. urteen artean Zangozako Nora abesbatza zuzendu zuen eta herri berean Juan Francés de Iribarren Oinarrizko Kontserbatorioko zuzendaria izan zen. Koral honen bigarren etapan Iruñeko, Tafallako, Lizarrako, Etxarri Aranatzeko, Zangozako, Murchanteko, Izabako eta abarreko herrietan hainbat emanaldi eskainiko ditu. 1973. urtean Tolosako Lehiaketan parte hartu zuen. 1975ean, bere zuzendaritzapean, "Canal de las Bardea" abesbatzen VI. Zinemaldiko Lehen Sari Nazionala irabazi zuen. Urte bereko Izabako kontzertuan, XV eta XVI. mendeetakoak diren ondorengo doinuak aurkeztu zituen: Rivera, Anonimoak, Vázquez, Upsalako Kantutegia, O. de Olaso eta abar. Bigarren zatian, P. Donostiaren, José de Olaizolaren, Beobideren eta I. Altunaren doinuak aurkeztu zituen. 1985ean Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioko Konposizio eta Instrumentazio katedradun izendatu zuten. Ikastetxe horretan bertan, Kontrapuntu eta Fuga irakaslea izan zen.

Kontserbatorioentzat erabilgarriak ziren hainbat liburuki idatzi zituen, hala nola, Dictados metódicos y rítmicos eta Lecciones a primera vista.

Konpositore bezala ondorengo ahots lanak ditu: León Feliperen testuekin (1976) egindako Sentimientos lana eta Cinco canciones para solos, recitativos y coros. Bere ekoizpen instrumentalaren artean Viva la música (1975) kantata nabarmendu egiten da. Tratado de contrapunto-ren egilea ere bada.

Felipe Alayeto, Pedro de, Karlos Sánchez Ekizak egindakoa (Kontsultatua: 29/04/2020).

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa Nafarroako Artxibo Nagusian sartu zen 2020. urtean, Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalaren transferentzian parte hartuz.

EDUKIA

Pedro de Felipek bere bizitzan zehar egindako eskuz idatzitako eta inprimatutako konposizioek osatzen dute; hau da, berez bereak diren lanak dira, harmonizazioak eta beste egile batzuen ikerketa edo transkripzio lanak. Gainera, hainbat lan pedagogiko ditu.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

Fernando Remacha Villar

ARGITALPEN NOTAK

  • Sagaseta Aríztegui, Aurelio. "Felipe Alayeto, Pedro de". En: Casares, E. (zuzendaria). Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. 5. alea. Madril: Autore eta Argitaletxeen Elkarte Nagusia, 1999. 17. or.

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Musika, XIX. mendea, Konpositorea, Ikertzailea, Irakaslea, Abesbatza-zuzendaria, Abesbatza-musika.