es | eu | en | fr

García Leoz, Jesús

García Leoz, Jesús

Erriberri, 1904 – Madril, 1953

Musikaria, konpositorea eta orkestrako zuzendaria

Jesús García Leoz Erriberrin jaio zen 1904ko urtarrilaren 10ean eta Madrilen hil zen 1953ko otsailean. Bere ikasketak Eleuterio Munárriz Urquía-rekin hasi zituen. 17 urte zituela Argentinara joan zen, eta han piano-jole eta irakasle lanetan aritu zen. Espainiara itzuli zenean, Madrilgo Kontserbatorioan ikasi zuen, eta Joaquín Turina-ren ikasle gogokoena izan zen, hark musika nazionalistako jarratzailea hartuz.

40 eta 50. hamarkadetako zinema espainiarreko film luzeentzako konposizio asko egin zituen, besteak beste, Ramón Torrado-ren Botón de ancla (1948), J. A. Nieves Conde-ren Balarrasa (1951), eta Luis g. Berlanga-ren  Bienvenido, Mr. Marshall (1953).

Bi zarzuelen egilea izan zen, La duquesa del candil (1947) eta La alegre alcaldesa; Balletan La zapatera y el embozado; orkestrako obretan Tres danzas (1934) eta Primavera en el portal (1952) eta ganbera-musikan, adibidez Cuarteto de cuerda (1940) idatzi zituen.

Funtsa 1996an sartu zen Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, José Luis García Leoz semearen dohaintzan.