Interpretea(k): Orquesta Sinfónica de Navarra / Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Jesús García Leoz Madrilgo Musika eta Deklamazio Kontserbatorio Nazionaleko ikaslea izan zen 1931-1936 bitartean. Harmonian eta konposizioan matrikulatuta egon ez arren, José Balsa, Conrado del Campo eta Joaquín Turinaren ikaslea izan zen. Azken horrekin, “nire iloba” deitzen zionarekin, harreman estua izatera iritsi zen.
Garcia Leozek Turinari eskainitako pianorako Sonatina bat konposatu zuen 1940ko abuztuaren 31tik irailaren 25era bitartean. Federico Quevedo pianistak estreinatu zuen Madrilgo Círculo Medinan 1946ko martxoan. Geroago, 1947an, Antonio del Amoren Cuatro mujeres filmean sartu zen. 1953. urtearen hasieran, García Leozek pianorako obra honen partituraren orkestrazioa amaitu zuen, otsailaren 23an bat-batean hil baino pixka bat lehenago. Sonatinaren orkestra-bertsioa 1953ko martxoaren 13an estreinatu zen, Espainiako Orkestra Nazionalaren eskutik, Ataúlfo Argentaren zuzendaritzapean, Musikaren Jauregian.
2022eko irailaren 5tik 9ra.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate jaunak sortu zuen 1879an; horrenbestez, jardunean ari den talderik zaharrena da Espainiako orkestren artean. Baluarte Fundazioan integraturik dago, eta nola fundazio hori nagusiki Nafarroako Gobernuak finantzaturiko erakunde bat den, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Foru Erkidegoko orkestra ofiziala da. Bere ehun eta berrogei urteko historian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emanaldiak eskaini ditu Espainiako zein atzerriko auditorio, opera denboraldi eta jaialdi garrantzitsuenetan. Bereziki garrantzitsuak izan dira Parisko Theatre des Champs Elysees eta Theatre du Chatelet antzokietan eskaini dituen kontzertuak, bai eta Universal Music zigiluak Europako auditorio garrantzitsuenetan barrena antolatutako kontzertu bira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate konposatzaile eta biolin-jolearen erreferentziazko interpretea da, eta nazioarteko kritikariek aho batez goraipatu dute Tianwa Yang biolin-jolearekin grabatu zuen Sarasateren integralaren diskoa (Naxos zigilua). Nafarroako Orkestra Sinfonikoak hainbat grabaketa garrantzitsu egin ditu Antoni Wit (zuzendari titularra 2017-2018 denboraldira arte) maisu poloniarrarekin. NOSak kontzertu-denboraldia aurkezten die urtero Nafarroako biztanleei, besteak beste, Iruñeko Baluarte Auditorioan eta Tuterako Gaztanbide Antzokian. Jarduera sozial eta hezitzailea garatzen du Foru Erkidego osoan.
Jesús Echeverría
Zuzendaria
Erriberrin jaioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikasketa-poltsa bat lortu zuen Julius Kalmarrekin batera Vienako Kontserbatorioan orkestra-zuzendaritza ikasteko. 1987an, Londresko Royal Academy of Music izenekoan sartu zen. Bertan, zuzendari prestakuntza zabaldu zuen Sir Colin Davis, Colin Metters, George Hurst, John Carewe eta Horst Neuman irakasle zituela. Ikasketak amaitu eta gero South Hall Memorial Prize saria lortu zuen Orkestra Zuzendaritzan. Agustin González Acilu, Francisco Escudero, Tomás Marco, Javier Darias, Cristobal Halffter eta Mauricio Sotelorekin ikasi zuen konposizioa. Agustin González Acilu, Francisco Escudero, Tomás Marco, Javier Darias, Cristobal Halffter eta Mauricio Sotelorekin ikasi zuen konposizioa.
23 urterekin Donostiako Ganbara Orkestra sortu zuen eta Londresen egon zen bitartean The European Sinfonia sortu zuen.
Opera, zarzuela eta musika sinfoniko-korala zuzendu eta grabatu ditu Espainian, Polonian, Japonian, Letonian, Italian eta Suitzan, eta ondorengo taldeak zuzendu ditu: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Letoniako Orkestra Filarmonikoa, Errusiako Orkestra Nazionala eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (azken honen zuzendari elkartua izan da 2015etik 2018ra bitartean).
Ondorengo sariak jaso ditu, besteak beste: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak 1998 eta 1999ko INJUVE Campo de Composición argitalpenean emandako saria, Pablo Sorozábal Konposizioaren Nazioarteko Saria, Cuarteto de Cuerda Nº 2 – Tétares lanarekin, edo Nafarroako Gobernuak emandako musika konposizioaren lehen saria, Ennea III lanarekin. 2000. urtean Sevillako Udalak emandako konposizio musikaleko XVIII. Joaquín Turina saria jaso zuen, Requiem Sine Verbis orkestrarako lanagatik, eta Coplas lanagatik, Ciutat d’Alcoi konposizioko XV. saria.
Gaur egun, analisi-irakaslea da Musikene – Euskal Herriko Goi-mailako Musika Eskolan, eta baita Errioxako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra ere.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
Interpretea(k): Alicia Griffiths
García Leozek 1946an Mª Lola Higuerasi eskainitiako Impromptu para arpa bat konposatu zuen. Lan hori ez zen argitaratu eta desagertuta egon zen Laura Celaya Álvarez-en Jesús García Leoz, un legado interrumpido (1904-1953) obraren erredakzioan eskaintzailearekin harremanetan jarri zen arte. M. Lola Higuerasek partitura Nafarroako Artxibo Nagusiari eman zion, non kontserbatu egiten den gaur egun. Obra 1946ko martxoaren 31n estreinatu zuen Higuerasek Santanderko Pereda Antzokiko Neguko Kontzertuetan, eta 1955ean erretiratu arte jo zuen.
2020ko irailaren 15a.
Alicia Griffiths
Iruñean jaio zen familia musikazale baten baitan: aitona, Manuel Turrillas, Nafarroako herri musika konpositore handia izan zen. Alicia gitarra klasikoa jotzen hasi zen 7 urterekin, eta 13 urterekin hartu zuen harpa. Erdi mailako ikasketak Pablo Sarasate Kontserbatorioan amaitu ondoren, Galesera joan zen harpa ikastera Royal Welsh College of Music and Drama delakoan. Musika Interpretazioko Masterra egin zuen Gabriella Dall’Olioarekin eta Frances Kellyrekin (harpa barrokoa) Londresko Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance delakoan. Aliciak Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin jo ohi du, eta Lisboako Orquestra Fundación Gulbenkian, London Mahler Orchestra, Whitehall Orchestra, Bloomsbury Chamber Orchestra, Royal Orchestral Society, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Balear Uharteetako Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Gaztea eta Norvegiako Orkestra Nazionala bezalako orkestrekin egin ditu kolaborazio lanak. 2011n, John Marson for Harp Studies saria jaso zuen, zeinekin Londreseko St. Martin in The Fields-en eman zuen debuta.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri