es | eu | en | fr

García Zalba, Mariano

García Zalba, Mariano

Agoitz, 1809 – Iruñea, 1869

Konpositorea, organo-jotzailea eta Iruñeko Udal Musika Akademiako zuzendaria

Mariano García Zalba Agoitzen jaio zen 1809ko uztailaren 26an eta Iruñean hil zen 1869ko otsailaren 5ean. Konpositorea, organo-jotzailea eta antzerki orkestako kide izan zen. 1817. urtean sartu zen Iruñeko katedraleko infanteen elkargoan non kantua eta solfeoa ikasi zituen Mateo Giménez, katedraleko irakasle baxenjotzailearekin. Bertan ere harmonia eta konposizioa ikasi zituen José Gelbenzu-rekin. Iruñeko Udal Musika Akademiaren lehendabiziko zuzendaria izan zen 1858. urtean hil zen arte.

Funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen 1858. urtean egileak eskatuta.