Musika-ekoizle, musikari
Bildumagile, musikari, editore eta disko-ekoizle nabarmena da.
1951en Burlatan jaiotako honek, batxilergoa Iruñeko Ximénez de Rada Institutuan ikasi zuen. 1971en, Irudi eta Soinu ikasketak hasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Unibertsitatean ikasten ari zela, kontrol- eta esatari-lanetan aritu zen Madrilgo eta Iruñeko irrati ezberdinetan.
Diskoak editatu eta ekoizteari dagokionez, 1982 eta 2011 artean diskografi etxe desberdinetan aritu da lanean: Nafarrock (1982-1983), Soñua (1982-1986), Oihuka (1986-1991) eta GOR (1991-2011), hainbat taldeekin hala nola Motos, La Polla Records, Barricada, Hertzainak edo Kortatu. 2011n utzi zuen bere jarduera profesionala.
Hainbat kolaborazio egin ditu Iruñeko irratietan, bereziki irrati libreetan. Aldi berean, rock musikari buruzko hainbat argitalpenekin kolaboratu du, hala nola Euskadi Sioux aldizkari satirikoarekin (1979) eta Bilbao Muskaria musika-aldizkariarekin (1980-1982). 1987 eta 1990 bitartean argitaratu zen Tmeo komiki-aldizkariaren bazkide sortzailea izan zen. Egin egunkarian ere parte hartu zuen (1977-1978).
Hainbat taldetako kide izan da: John Brown 69 (1968-1970), Bululu Kafe-Antzoki Taldea (1973), Fuletamol (1978-1980), Motos (1981-1983), Fiebre (1984-1987), Balerdi Balerdi (1990-1998) eta Peiremans+ (2005-2005 eta 2015-2016 bitartean).
2016. urtean, eta Xabier Unanuak, 1960ko hamarkadako Nafarroako rock mugimenduari buruzko Córtate el pelo izeneko dokumentala zuzendu zuen.
2019an, Musika Industria Elkarteak (MIE) ibilbide profesionalaren saria eman zion 2019an.