ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AGN/F584
IZENBURUA
Marino Goñi
MUTURREKO DATAK
1960-2021
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
2 kutxa
272 Disko
1 Kasete
1 CD
37 Bobina
190 Kartel
EKOIZLEA
Marino Goñi Olóriz
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Bildumagile, musikari, editore eta disko-ekoizle nabarmena da.
1951n Burlatan jaiotako honek, batxilergoa Iruñeko Ximénez de Rada Institutuan ikasi zuen. 1971n, Irudi eta Soinu ikasketak hasi zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Unibertsitatean ikasten ari zela, kontrol- eta esatari-lanetan aritu zen Madrilgo Radio Popularrean (99.5 FM) (1972-1973). Madrilgo OM Radio Popularrean (1973-1977) operadore gisa lan egin zuen eta Iruñeko OM Radio Popularrean, aldiz, “Más o menos rock” programan kontrol operadore eta esatari gisa (1977-1981) lan egin zuen.
Grabazio-teknikari gisa Soñua estudioetan lan egin zuen 1981-1983 bitartean.
Diskoak editatu eta ekoizteari dagokionez, 1982 eta 2011 artean diskografi etxe desberdinetan aritu da lanean: Nafarrock (1982-1983), Soñua (1982-1986), Oihuka (1986-1991) eta GOR (1991-2011), hainbat taldeekin hala nola Motos, La Polla Records, Barricada, Belladona, Cicatriz, Hertzainak, Jotakie, Kortatu. Potato, Tijuana in Blue, Baldin Bada, Delirium Tremens, Los Bichos, Los del Rayo, Negu Gorriak, Tahures Zurdos, 121 db’s. 7 Eskale, Argarth, Balerdi Balerdi, Beer Mosh, Berri Txarrak, Bihotz bakartien Kluba, Bizardunak, Brigada Criminal, Doctor Deseo, Exkixu, Filtter, Hemendik at!, Hesian, Josilouli, Julio Kageta, Ken Zazpi, Kerobia, King Putreak & The Vientre, Kojon Prieto eta los Huajolotes, Koma, Lehiotikan, Lehendakaris Muertos, Lor, Mallacán, Manolo Kabezabolo, Marea, MCD, Parabellum, Skabeche Riber Band, Skalariak, Skunk, Su ta Gar, The Sparteens, Txapelpunk, Urtz, Vendetta edo Zea Mays bezalako taldeekin ere. Nazioarteko taldeekin ere egin du lan, hala nola Chumbawamba, Britania Handiko The Lords of the New Church eta The Stupids, Frantziako Berurier Noir eta Bondage Records, Hego Afrikako The Indestructible beat of Soweto bilduma, edo Txileko Los Miserables. 2011n utzi zuen bere jarduera profesionala.
Hainbat kolaborazio egin ditu Iruñeko irratietan, bereziki irrati libreetan, hala nola Radio Paraíson (1981-1982) eta Eguzki Irratian (1983-1986), bai eta Euskalerria Irratian ere (2018-2019). Aldi berean, rock musikari buruzko hainbat argitalpenekin kolaboratu du, hala nola Euskadi Sioux aldizkari satirikoarekin (1979) eta Bilbao Muskaria musika-aldizkariarekin (1980-1982). 1987 eta 1990 bitartean argitaratu zen Tmeo komiki-aldizkariaren bazkide sortzailea izan zen. Egin egunkarian ere parte hartu zuen (1977-1978).
Hainbat taldetako kide izan da: John Brown 69 (1968-1970), Bululu Kafe-Antzoki Taldea (1973), Fuletamol (1978-1980), Motos (1981-1983), Fiebre (1984-1987), Balerdi Balerdi (1990-1998) eta Peiremans+ (2005-2005 eta 2015-2016 bitartean).
2016. urtean, eta Xabier Unanuak, 1960ko hamarkadako Nafarroako rock mugimenduari buruzko Córtate el pelo izeneko dokumentala zuzendu zuen.
2019an, Musika Industria Elkarteak (MIE) ibilbide profesionalaren saria eman zion 2019an.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Funtsa jabearen dohaintzaz sartzen da 2021ko abenduaren 9an.
EDUKIA
Funtsa tipologia desberdineko dokumentuz osatua dago, Marino Goñiren pertsonalitatearen erakusgarri bezala.
Egindako dohaintzan aldizkarien zenbaki solteak eta fanzineak, 33 b/min eta 45 b/min diskoak, bobina irekiak eta kaseteak bezalako formatu ezberdinetako soinu bilduma daude. Funtsak, gainera, 190 kartelez osatutako bilduma bat gordetzen du, haietako aunitz kaleetan erakutsitakoak.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Katalogoa
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Elkarrizketa
ARGITALPEN NOTAK
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Musika urbanoa, Rocka, Euskal Rock Erradikala, Euskal Rock Erradikala, Jota, Ahozko tradizioa, XX. mendeko Musika, XXI. mendeko Musika, Irratia.