es | eu | en | fr

González Acilu, Agustín

González Acilu, Agustín
Soria, 2018 - Mª José González Riboten argazkia

Altsasu Alsasua, 1929 – Madrid, 2023
Musikagilea, irakaslea eta musika-ikertzailea

Agustín González Acilu Espainiako musika garaikidearen figura garrantzitsuenetakotzat jotzen da, ikerketa eta konposizio-esperimentazioak markatutako ibilbidea garatu zuen, koherentzia formal handiko obrarekin eta musikari aplikatutako hizkuntzaren eta fonetikaren adierazpen-aukerekiko interes nabarmenarekin. Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan hezia, Vianako Printzea Erakundearen beka bati esker Europako hainbat ikastetxetan ikasketak zabaldu zituen eta Madrilgo Goi Mailako Musika Errege Kontserbatorioan Harmoniako irakasle aritu zen erretiroa hartu zuen arte. Bere ibilbidean zehar, besteak beste, Musikaren Sari Nazionala jaso zuen 1971n eta 1998an, Kulturaren Vianako Printzea saria 2009an eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak honoris causa doktore izendatu zuen 2011n.

Agustín González Aciluren funtsa Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboan sartu zen ekoizlearen alabek egindako dohaintzaren bidez. Funtsaren lehen entrega 2025eko maiatzaren 21ean egin zen.