es | eu | en | fr

Húder Lasala, Serafín

Húder Lasala, Serafín

Iruñea, 1874 – 1962
Medikua eta politikaria

Serafín Húder Lasala (Iruñea, 1874ko uztailaren 29a-1962ko martxoaren 25a) medikua izan zen. Medikuntza ikasi zuen Madrilen, non 1899an doktoratu zen. Gregorio anaiarekin batera, Nafarroako Alderdi Errepublikano Autonomoaren fundazioan parte hartu zuen eta Iruñeko Udalaren balkoitik Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen. 1902an Iruñeko Udal Ongintzan mediku postua lortu aurretik, Etxalar, Biurrun, Tebas eta Arrizabalaga bezalako nafar herritan aritu zen mediku gisa.

Funtsa osatzen duten 286 pianola-biribilkietatik 253 AGNk Emausko Traperoei erosi zizkien. María Teresa Díaz Húder-ek eta Eduardo Díaz Húder-ek, Serafín Húder Lasalaren bilobek, gainerako 33 pianola-biribilkiak dohaintzan eman zituzten.