es | eu | en | fr

Húder Lasala, Serafín

Húder Lasala, Serafín

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F564

IZENBURUA

Serafín Húder

MUTURREKO DATAK

1900-1940

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

286 pianola biribilkiak

EKOIZLEA

Serafín Húder Lasala

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Serafín Húder Lasala (Iruñea, 1874ko uztailaren 29a-1962ko martxoaren 25a) medikua izan zen. Haren aita, Francisco Húder San Román, Veremunda Lasalarekin ezkondu zen. Huarte ikastetxean eta Iruñeko Institutuan ikasteaz aparte, Madrilen medikuntza ikasi zuen, non 1899an doktoratu zen. Gregorio anaiarekin batera, Serafín Húder Lasalak Nafarroako Alderdi Errepublikano Autonomoaren fundazioan parte hartu zuen, bai eta 1931n berrantolamenduan ere, eta Iruñeko Udalaren balkoitik Bigarren Errepublika aldarrikatu zuen. Nafarroako Alderdi Errepublikano Autonomoaren eta Batzorde Errepublikano-Sozialistaren presidente izan zen.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa osatzen duten 286 pianola-biribilkietatik 253 AGNk Emausko Traperoei erosi zizkien. María Teresa Díaz Húder-ek eta Eduardo Díaz Húder-ek, Serafín Húder Lasalaren bilobek, gainerako 33 pianola-biribilkiak dohaintzan eman zituzten.

EDUKIA

Ahots- eta musika-tresnen pianorako moldaketak biltzen ditu bilduma honek, XX. mendearen lehen erdiko opera, zarzuela eta kanta arinarekin batera.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Sarbidea mugatua dago tratamentu artxibistikoa bukatu arte.

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ARGITALPEN NOTAK

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Pianola biribilkiak, Pianolarako moldaketak, Musika instrumentala, Ahots-musika, Musika eszenikoa, Bandarako musika.