es | eu | en | fr

Impromptu para arpa

Alicia Griffiths

García Leozek 1946an Mª Lola Higuerasi eskainitiako Impromptu para arpa bat konposatu zuen. Lan hori ez zen argitaratu eta desagertuta egon zen Laura Celaya Álvarez-en Jesús García Leoz, un legado interrumpido (1904-1953) obraren erredakzioan eskaintzailearekin harremanetan jarri zen arte. M. Lola Higuerasek partitura Nafarroako Artxibo Nagusiari eman zion, non kontserbatu egiten den gaur egun. Obra 1946ko martxoaren 31n estreinatu zuen Higuerasek Santanderko Pereda Antzokiko Neguko Kontzertuetan, eta 1955ean erretiratu arte jo zuen.

Grabaketa data

2020ko irailaren 15a.

Interpretatzailea

Alicia Griffiths

Iruñean jaio zen familia musikazale baten baitan: aitona, Manuel Turrillas, Nafarroako herri musika konpositore handia izan zen. Alicia gitarra klasikoa jotzen hasi zen 7 urterekin, eta 13 urterekin hartu zuen harpa. Erdi mailako ikasketak Pablo Sarasate Kontserbatorioan amaitu ondoren, Galesera joan zen harpa ikastera Royal Welsh College of Music and Drama delakoan. Musika Interpretazioko Masterra egin zuen Gabriella Dall’Olioarekin eta Frances Kellyrekin (harpa barrokoa) Londresko Trinity Laban Conservatoire of Music and Dance delakoan. Aliciak Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin jo ohi du, eta Lisboako Orquestra Fundación Gulbenkian, London Mahler Orchestra, Whitehall Orchestra, Bloomsbury Chamber Orchestra, Royal Orchestral Society, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, Balear Uharteetako Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Gaztea eta Norvegiako Orkestra Nazionala bezalako orkestrekin egin ditu kolaborazio lanak. 2011n, John Marson for Harp Studies saria jaso zuen, zeinekin Londreseko St. Martin in The Fields-en eman zuen debuta.

Dokumentuak

Impromptu para arpa
15/03/2021