Iruñea, 1956 – 1965
Musika-taldea
Joaquin Zabalzak, Alberto Huartek, Enrique Los Arcosek, Enrique Abadek eta Iñaki Astondoak osatutako musika taldea da Los Iruña'ko. Talde artistikoa 1956tik 1965era egon zen jardunean, eta aktibitate handia izan zuen, ez bakarrik Nafarroan, baita Europan eta Amerikan ere, Kanadatik Argentinaraino, Estatu Batuetatik edo Mexikotik igaroz eta 2500 kontzertu baino gehiago eskainiz. 250 abesti inguru grabatu zituzten.
Hasieran, Joaquín Zabalzak, Alberto Huartek, Enrique Los Arcosek eta Josecho Garciak osatu zuten Los Iruña'ko taldea. Enrique Abad 1957an batu zen taldera. Urte horretan bertan, Josecho Garciak taldea utzi eta Iñaki Astondoa sartu zen haren ordez.
Sanferminetako errepertorioari lotutako hasiera baten ondoren, 1959an kontratu bat sinatu zuten Madrilgo Zafiro diskoetxearekin, eta ibilbide arrakastatsu bati ekin zioten grabazioekin, zuzeneko emanaldiekin eta irrati eta telebistako emanaldiekin, sanferminetako musika eta garaiko arrakasta herrikoiak tartekatuz. 1960an Benidormeko II. Jaialdian parte hartu zuten, non interpretazio onenaren saria lortu zuten Elvira Quintillarekin batera. 1961ean, Ameriketan zehar egindako lau biretako lehena hasi zuten, Venezuelatik Kanadara eramango zituena.
Lortzen ari ziren arrakastei arren, Los Iruña'ko 1965ean desegitea erabaki zuten, eta 1965eko otsailaren 1ean eman zuten azken kontzertua Tuterako Moncayo Zineman.
Funtsa 2023ko martxoaren 7an sartu zen AGNn, taldeko kideen oinordeko batzuek dohaintzan eman zutelako.