es | eu | en | fr

Iruñeako Taldea

Iruñeako Taldea

IZENBURUA

Iruñeako Taldea

MUTURREKO DATAK

1986-1997

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

Kutxa 1

13 kasete

CD 1

EKOIZLEA

Iruñeako Taldea Musikagileak / Grupo de Compositores de Pamplona

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

1975etik aurrera, kultura-jarduera, kontzertuetara joatea eta musikaren pedagogia areagotu egin ziren. Orkestrak, ganbera-taldeak eta musika-taldeak sortzeko, garatzeko eta finkatzeko unea da. Nafarroan udako hilabeteetan egiten ziren Nafarroako (edo Erriberriko) jaialdiek nazioan eta nazioartean ospe handiena zuten ikuskizun eta artistak biltzen zituzten. Testuinguru horretan ezagutzen dituzte taldeko kideek Agustín González Aciluk eta Ramón Barcek, hurrenez hurren teknika eta konposizio garaikidea eta, estetika eta musika garaikidearen soziologia gaiei buruz emandako ikastaroak. Hala, Acilu eta Barce erreferente intelektual bihurtzen dira taldearentzat.

1985eko azaroaren 15ean agertu zen jendaurrean lehen aldiz, Iruñeko Gotorlekuan.

Pertsona hauek osatzen dute taldea: Teresa Catalán, Jaime Berrade, Koldo Pastor, Patxi Larrañaga eta J. Vicent Egea.

1985etik hamarkada bat baino gehiago iraun du. Ardatz jarduerak lau alderdi ditu: konposizioa, hausnarketa estetikoa, pedagogia eta musika garaikidearen hedapena.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa dohaintza baten bidez sartu zen 2019ko urrian.

EDUKIA

Funtsak ondorengo dokumentuak ditu: taldearen kudeaketari buruzko dokumentazioa, eskuko programak, partiturak, proiektuen dosierrak eta hainbat formatutako soinu-grabazioak.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Luis Miguel Alonso Nájera

Teresa Catalán Sánchez

J. Vicent Egea Insa

Iruñeko Ganbara Abesbatza

José Láinez Díez eta Concha Martínez Nicolás

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

Koldo Pastor Arriazu

ARGITALPEN NOTAK

  • Casares Rodicio, E. (coord). Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Madril: Autore eta Argitaletxeen Elkarte Nagusia, 1999.
  • Iruñeako Taldea. “La nueva música: Iruñeako Taldea”. Non: Scherzo: revista de Música. 21. zk. (1988).
  • Larrañaga, P. “Iruñeako Taldea: una trayectoria de creación musical”. Non: De bellas letras y artes en Euskalherria, hoy. Euskadiko Adiskideen Elkartearen Gorteko III. ordezkaritza-astea, Madril, 1994ko azaroaren 28tik abenduaren 2ra. Zuzendaritza-koordinazioa, Guadalupe Rubio de Urquía  Madril: ordezkaritza Gortean, R.S.B.A.P., 1996. 221 -229. or.

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Musika, XX. mendea, Musika-erakundea, Konpositorea, Emakumeak musikan, Musika garaikidea.