es | eu | en | fr

Iruñeko Ganbara Abesbatza

Iruñeko Ganbara Abesbatza

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F485

IZENBURUA

Iruñeko Ganbara Abesbatza

MUTURREKO DATAK

1946-2015

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

EKOIZLEA

Agrupación Coral de Cámara de Pamplona / Iruñeko Ganbara Abesbatza Taldea

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

"Iruñeko Ganbara Abesbatzaz hitz egitea harrigarria eta gaindiezina den zerbait aldez aurretik seinalatzea da. Ez da erraza hori baino arrakasta handiagorik izan duen talde bat irudikatzea. Nire aburuz, Fernández-Cid-en esaldi batek, ahots-tresna perfektua da, abesbatza honen merezimendu paregabea era adierazgarrian laburbiltzen duela".

Horrela zioen Gerardo Cabargak Iruñeko Ganbara Abesbatzari buruz 1956an Santanderreko Jaialdiari buruz egin zuen kritikan. Agian “ahots-tresna perfektua” hori are miresgarriagoa da 10 urteko ibilbidea baino ez zuela kontuan hartuta.

Iruñeko Ganbara Abesbatza 1946. urtearen amaieran jaio zen. Lehenengo abeslariek eta haien zuzendariak, Luis Morondo Urrak, elkar ezagutzen zuten, izan ere, haiek guztiak Iruñeko Orfeoitik zetozen. Orfeoiaren zuzendariordea, Morondo, eta orfeoilari batzuk Orfeoiaren entseguen aurretik bildu ohi ziren ia mende bat bete zuen abesbatzaren entseiatzen zuen egoitzako gelatxo batean XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika interpretatzeko, eta “gelatxoko abesbatza” sortu zuten. Ganbara talde hori egonkortzen eta Orfeoiaren barruan itxura ematen saiatu ziren arren, ezinezkoa izan zen eta Luis Morondok erakundea utzi zuen.

Baina ideiak harrera ona izan zuen. Horrela bada, Conchita Goñik bultzatuta, Morondok entseguei ekin zien berriro bere etxean orfeoilari ohiekin, ez baitzuten “gelatxoko abesbatza” hori ahaztu. Iruñeko Ganbara Abesbatza azaroan eratu zen eta aste batzuez entseiatu ondoren, 1946ko abenduaren 11n abesbatzak lehenengo agerraldi publikoa egin zuen. Kontzertua Coliseo Olimpian egin zen (2016 arte Carlos III.-a zinema izandakoa), Santa Cecilia Orkestraren zikloaren kontzertu batean, egun Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Arrakasta itzela izan zuen.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Funtsa dohaintza baten ondorioz sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian 2019. urtean

EDUKIA

Dohaintzan eman den Iruñeko Ganbara Abesbatzaren artxiboa hainbat ataletan banatuta dago. Lehenengoa, musika notatua, mota guztietako partituren dokumentu-tipologian zentratzen dena, hau da, eskuz idatzitakoak, inprimatutakoak eta digitalak.

Beste bat atal historikoa eta administratiboa da, dokumentazio administratiboa jasotzen duena, alegia abesbatzak bere hastapenetatik sortu zuen kudeaketako dokumentazio eta dokumentazio historiko guztia; honakoak barne hartzen dituena: akta-liburuak, gutunak, bazkideen dokumentazioa, memoria artistikoak, ohorezko liburuak, konposizioko lehiaketari buruzko dokumentazioa eta diskoetxeekin sinatutako kontratuak.

Hemerotekaren atalak aldizkako argitalpenak eta prentsa-txostenak jasotzen ditu. Argazkien atalean, batetik, abesbatzaren jardueretatik eratorritako irudiak eta, bestetik, erretratuen bildumak daude. Dokumentu grafikoen atalean, programak eta kartelak daude.

Horiez gain, soinudun dokumentuen atala dago. Bertan, bilduma diskografikoa eta objektuen bilduma jasotzen dira. Azken horrek atal berezia osatzen du, eta han jasotzen dira abesbatzaren jabetzako elementuak, trofeoak, dominak, eskulturak eta haien jardunean erabili zituzten tresnak.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentuen sarbidea eta erreprodukzioa mugatuta dago artxiboaren tratamendu teknikoa amaitu arte.

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Teresa Catalán Sánchez

Jesús Echeverría Jaime

Iruñeko Orfeoia

Koldo Pastor Arriazu

Fernando Remacha Villar

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

Ricardo Visus Antoñanzas

ARGITALPEN NOTAK

  • Albillo Torres, C. Historia de la Coral de Cámara de Pamplona. Iruñea: Iruñeko Udala, 1996.(Bilduma laburra. Gai iruindarrak).

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Musika korala, Musika-erakundea.