es | eu | en | fr

Iturralde Ros, Maribel

Iturralde Ros, Maribel

Burlata, 1942 – Iruñea, 2015

Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko pianista eta irakaslea

Maribel Iturralde Ros Burlatan jaio zen 1942ko irailaren 24an, eta Iruñean hil zen 2015eko irailaren 6an. Donostiako Udal Musika Kontserbatorioan ikasi zuen pianoa non Gaitasun Diploma lortu zuen pianoaren irakaskuntzan. Madrilgo Goi Mailako Errege Kontserbatorioan hobekuntza-ikastaroa egin zuen 1977. urtetik 1981. urtera arte. Urte horretan bertan, Trio Sarasate hirukotean (aurrerago Iruñeko Trio Klasikoa izenarekin ezagutuko zena) sartu zen Abel Lumbreras eta José Ángel Alonsorekin batera. Kontzertu askotan parte hartu zuen, ia beti ganbera-musikako taldeetan. 1977an sartu zen Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko irakasle gisa non jardun zuen erretiroa hartu arte.

 Funtsa Pablo Sarasate Kontserbatorioak 2020an egindako transferentziatik sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian.