ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AGN/F457
IZENBURUA
José Láinez-Concha Martínez
MUTURREKO DATAK
1960-2010
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
2 kutxa
2 F.ES.
7 ikus-entzunezko dokumentuak
6 kartel
3 liburu
7 aldizkako argitalpen
611 argazki
EKOIZLEA
José Láinez Díez eta Concha Martínez Nicolás
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
José Láinez Díez (Donostia, 1941eko abenduaren 12a) eta Concha Martínez Nicolás (Donostia, 1943ko abenduaren 9a) izan ziren dantza garaikidea Espainian sartu zutenak. Gorputzaren eta espazioaren arteko harreman esperimental eta probokatzailean oinarritutako ikuspegi berezi baten bitartez, inspirazioaren iturri bihurtu dira dantza garaikideko dantzari eta sortzaileen hainbat belaunaldirentzat, gure Komunitatearen barnean nahiz kanpoan.
Dantza ikasketak bere jaioterrian, Donostian, hasi zituzten. 20 eta 18 urte zituztela, hurrenez hurren, José Láinezek eta Concha Martínezek Donostiatik Amsterdamera joan eta bost urte egin zituzten Het Nationale Ballet konpainiaren barnean. 7 urtez mundu osoan zehar ibili dira, errepertorio klasikoa eta garaikidea dantzatuz.
Donostiara itzulita, 1970ean, dantza garaikideko beraien lehenengo taldea eratu zuten, Anexa (1970-1974) izenekoa, proposamen artistiko berria, arau-hauslea, probokatzailea eta abangoardista ezagutzera emanez. Konpainiaren debut ofiziala 1970eko ekainaren 14an izan zen Donostiako Victoria Eugenia antzokian, ongintzazko emanaldi batean, non Donostiako Orfeoiarekin kartela partekatu baitzuten. Taldearen bizitzako urteetan, José Láinezek hogei koreografia baino gehiago sortu zituen, besteak beste, "Momentos vascos" (1971), "Volvox (1971), "La consagración de la primavera" (1971) eta "Aker" (1972). 1974ko irailaren 14an, Anexak bere azken funtzioa Bilboko Udalaren Kirol Pabiloian eman zuen.
1972an Bartzelonako eszena munduan murgildu ziren, hainbat hilabetez beraien ikuskizunak Capsa Antzokian programatu zituztelarik. Garai hartan, José Láinez eta Concha Martínez Bartzelonako Institut del Teatre zentroko irakasle bihurtu ziren. Gainera, sasoi batez, José Láinez Departament de Dansa Contemporánia deritzonaren koordinatzailea ere izan zen.
1979an, Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko dantza sailean sartu ziren, José Láinez dantza arloko zuzendari gisa eta Concha Martínez ikasketaburu gisa. Bertan sortu zuten Yauzkari dantza garaikideko taldea (1980-1991). José Láinezen garai emankorrena izan zen, Europa osoa bisitatu eta zenbait sari irabazi zituzten, betiere lan probokatzaileak, harrigarriak eta konprometituak taularatuz, ordurarte balet klasikoarekin lotura txikia edo ezdeusaren parekoa zuen musikaz lagunduta. 1991ra arte, desagertutako urtera arte, hainbat dantza-jaialdi nazional eta internazional bisitatu zituzten. "Pim edo el loco universal" (1986) lana oso ezaguna izan zen.
José Láinezen eta Concha Martínezen azken lanak Iruñean taxutu zituzten Piejuntoapie dantza-taldearekin (1994-1997) batera. 1994an sortu zen konpainia hori, Yauzkari desagertuaren dantzariekin. Urte horretako Nafarroako jaialdietan, Iruñeko Gayarre antzokian estreinatuko den lehen koreografia aurkeztu zuten, "Ocupación de un espacio desocupado". 1995ean, Nafarroako Jaialdietarako ere, "Ara" ikuskizuna sortu zen, Joan Brossa idazle katalanaren poemetan oinarritua. 1996an, Marta Munsó dantzari katalanaren eta José Láinezen arteko elkarlanetik sortutako "Un día más" koreografia estreinatu zuten Gayarre antzokian, Udazkeneko Dantza zikloaren barruan. 1997an, Antzerki eta Dantza Jaialdiaren barruan, Eszena 97, José Láinezen "Diálogos" koreografia estreinatuko da.
Irakasle gisa eta dantza konpainiekin egindako lanari esker, beste esparru batzuetako profesionalekin lan egiteko aukera izan zuten, hala nola Nafarroako Antzoki Egonkor T.E.N. konpainiarekin edo ATTikus konpainiarekin. Hauekin "Abismo" eta "Beckett 5" lanak eszenaratu zituzten. Nafarroako Dantza Eskolarekin lankidetzan aritu ziren Nafarroako Gobernuak sustatutako zenbait eskola-kontzertutan, hala nola "La historia de un soldado" eta "Viaje a un lugar de la Mancha".
Beraien azken sorkuntza-lana, Becket 5, Iruñeko Gayarre Antzokian taularatu zuten 2010ean.
2015ean, Uharte Zentroak, Donostia/San Sebastián 2016ren eta Gipuzkoako Dantzagunearen lankidetzaz, “Dantza ez egiteko koreografiak” izenburuko erakusketa antolatu zuen, José Láinez eta Concha Martínez dantza egiteko eta lan egiteko modua, beraien ondare koreografikoa eta José Láinezek zirriborro, idazki eta marrazkien bitartez dantzari bizia emateko landutako “SOLAS” izeneko azken sorkuntza-lan bitxia bilduz. SOLAS ez da inoiz eszenaratu.
2017an, Nafarroako Gobernuak ematen duen Kulturako Vianako Printzea Saria jaso zuten.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Nafarroako Artxibo Nagusian sartu zen, 2017ko urriaren 23an eta 2018ko uztailaren 5ean.
EDUKIA
Funtsa bere jarduera sortzaileari buruz sortutako dokumentazioak osatzen du. Anexa eta Yauzkari konpainien dokumentuak nabarmentzen dira: programak, katalogoak, muntaketa eta entsegu koadernoak, prentsa iragarkiak, albisteak, kartelak, ikus-entzunezkoak eta argazkiak.
ANTOLAKETA
1. Dokumentazio pertsonala.
2. Formakuntza.
3. Dokumentazio profesionala.
3.1. Het Nationale Baleta.
3.2. Anexa.
3.3. Yauzkari.
3.4. Piejuntoapie.
3.5. Beste zenbait ekoizpen.
3.6. Jarduera pedagogikoa.
4. Esker onak eta omenaldiak.
5. José Láinez. Egilea.
5.1. Marrazkiak.
5.2. Idatziak.
6. Bestelako dokumentazioa.
7. Liburutegia.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPROGRAFIA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.
Laugarren artikulua.
Bat. Hildakoaren ohore, intimitate edo irudiaren gaineko babes zibilaren akzioak egikarituko ditu hildakoak berak horretarako bere testamentuan izendatu duenak. Pertsona juridikoa ere izenda daiteke.
Bi. Izendapenik ez badago edo izendatutako pertsona hil bada, babesa eskatzeko legitimazioa izango dute ukitutako pertsonaren ezkontideak, ondorengoek, aurrekoek eta neba-arrebek, baldin eta bizirik badaude, ukitutako pertsona hiltzean.
Hiru. Horiek guztiak ez badaude, Fiskaltzak egikarituko ditu babes-akzioak. Fiskaltzak jardun ahal izango du ofizioz edo pertsona interesdunak hala eskatuta, baldin eta laurogei urte baino gehiago igaro ez badira, ukitua hil zenetik. Epe bera hartuko da kontuan, testamentuan izendatutako pertsona juridikoari dagokionean akzioak egikaritzea.
Lau. Delituaren biktimen eskubideetan bidegabeko esku-sartzerik gertatzen bada, zazpigarren artikuluko zortzigarren atalean aipatzen den moduan, egindako delituarengatik laidotua edo kaltetua gertatzen dena babes-akzioak baliatzeko legitimatua egonen da, kontuan hartu gabe aurreko prozesu penalean akzio penala edo zibila erabili ote duen. Fiskaltza ere legitimatua egonen da edozein kasutan. Heriotza gertatzen bada, aurreko ataletan xedatutakoari jarraituko zaio. (…)
Zazpigarren artikulua.
Lege honen bigarren artikuluko babes-esparruan, bidegabeko esku-sartzeak izango dira:
(…)
Hiru. Pertsona edo familiaren bizitza intimoari buruzko egitateak zabaltzea, egitate horiek eragina dutela pertsona edo familia horren entzute eta izen onean, bai eta gutunen, oroitzapenen edo izaera intimoko beste idazki pertsonal batzuen berri ematea nahiz horiek argitaratzea ere.
Lau. Pertsona edo familiaren datu pribatuak ezagutaraztea, baldin eta datu horiek ezagutu badira datuon berri ematen duen subjektuaren lanbide-jarduera edo jarduera ofiziala dela eta. (…)
Zazpi. Egitateak egoztea edo iritziak agertzea, beste pertsona baten duintasuna edozein modutan urratzen duten ekintza edo adierazpenen bidez, pertsona horren ospeari kalte eginez edo beraren estimuaren aurka eginez. (…)
Zortzigarren artikulua.
Bat. Orokorrean, ez da bidegabeko esku-sartze gisa hartuko agintari eskudunak legearen arabera baimendu edo erabakitako jarduna. Gauza bera gertatuko da, interes historiko, zientifiko edo kultural garrantzitsua nagusitzen denean.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Katalogoa
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
Bertha Bermúdez Pascual
Jesús Elso Mosquera
Iruñeako Taldea Musikagileak / Grupo de Compositores de Pamplona
El Lebrel Blanco
Ana Moreno Lecumberri
Nafarroako Dantza Eskola
Pablo Sarasate Kontserbatorioa
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA
Elkarrizketa
ARGITALPEN NOTAK
- Historia de la danza contemporánea en España. Vol. I, De los últimos años de la dictadura hasta 1992. Ana Isabel Elvira Esteban ... [et al.]. Madril: Espainiako Arte Eszenikoen Akademia, 2019.
Dohaintzaren albistea
DESKRIBATZAILEAK
Dantza, XX. mendea, Dantzaria, Koreografoa, Irakaslea, Dantza garaikidea, Vianako Printzea Saria.