es | eu | en | fr

Larrea Iturbe, Valentín

Larrea Iturbe, Valentín

Gabiria, 1876 – Iruñea, 1970

Konpositorea eta pianista

Valentín Larrea Gabirian (Gipuzkoa) jaio zen 1877ko abenduaren 27an. Melitón Larrea Pérez aitarekin hasi zituen ikasketak. Madrilgo Musika eta Deklamazio Eskola Nazionalean sartu zen 1893. urtean. Bertan, ondorengo irakasleak izan zituen: Tragó, pianokoa; Emilio Serrano, harmonia eta konposiziokoa eta Gimeno de Lerma, organokoa.

Heraldo de Madrid-ek antolatutako musika-lehiaketa batean diploma eta aipamen berezia jaso zituen, non Ruperto Chapí, Gerónimo Gimeno eta Tomás Bretón aritu ziren epaimahaikide, Sueño de amor baltsa-taldearekin.

1898. urtean Iruñeko Casino Eslava-ko piano-jole plaza lortu zuen.

1900, 1901, 1902, 1904, 1905, 1906, 1907 eta 1911 urteetan Euskal Jaietan saritu zuten hainbat taldetarako egindako obrengatik, hala nola abesbatza eta txistulari-taldeentzat edo piano bakarlarientzat. 1913 eta 1921 urteen artean maiz lan egin zuen Aramendía boskotearekin. 72 urte zituela, Casino Eslavan lan egiteari utzi zion 1948. urtean. Iruñean hil zen 1970eko maiatzaren 10ean.