es | eu | en | fr

Larrea Iturbe, Valentín

Larrea Iturbe, Valentín

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F559

IZENBURUA

Valentín Larrea

MUTURREKO DATAK

1893-2020

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

2 kutxa

F.ES 1

2 CD

EKOIZLEA

Valentín Larrea Iturbe

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Valentín Larreak (Gabiria 1876 – Iruñea 1970) Gabiriako idazkari, irakasle eta organo-jolea den Melitón Larrea Pérez aitarekin hasi zituen ikasketak.

Madrilgo Musika eta Deklamazio Eskola Nazionalean sartu zen 1893. urtean. Bertan, ondorengo irakasleak izan zituen: Tragó, pianokoa; Emilio Serrano, harmonia eta konposiziokoa eta Gimeno de Lerma, organokoa.

Heraldo de Madrid-ek antolatutako musika-lehiaketa batean diploma eta aipamen berezia jaso zituen, non Ruperto Chapí, Gerónimo Gimeno eta Tomás Bretón aritu ziren epaimahaikide, Sueño de amor baltsa-taldearekin.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Ana Mª, Javier, Mirentxu, Marisa, Juan José, Fausto, M. Teresa eta Elena Berazadi Larrea, Valentín Larrearen bilobak izanik, 2021eko urrian eman zuten funtsa.

EDUKIA

Valentín Larreak konpositore gisa egindako jardueraren lagin bat dauka, baita haren musika eraketari buruzko dokumentazioa eta bere jarduera artistikoagatik jasotako hainbat sari eta aintzatespen ere.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Katalogoa

ARGITALPEN NOTAK

https://valentinlarrea.eus/

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Pianorako musika, XIX. mendea, XX. mendea, Abesbatza.