es | eu | en | fr

Laspiur Abad, Santos

Laspiur Abad, Santos

Gasteiz, 1871 – Iruñea, 1955

Konpositore, Kasino Nagusiko piano-jolea, Iruñeko Musika Eskolako irakaslea

Guillermo Santos Laspiur Abad Gasteizen jaio zen 1871ko otsailaren 10ean eta Iruñean hil zen 1955eko urtarrilaren 1ean. Pianista, organista eta konpositorea izan zen. Musikan ziharduen familia batekoa zen, eta oso goiz lotu zitzaion diziplina horri. Hamabi urte zituela, Gasteizko katedraleko organo-jolea zen.

Felipe Gorriti musikariarekin hobetu zituen ikasketak Tolosan. Iruñean aurkeztu zen Iruñeko Kasino Berriko piano-jole plazara. Erakunde honetan pianista titularra izan zen 1890 eta 1932 artean.

Iruñeko Udal Musika Eskolako irakasle izan zen eta bertako zuzendaria ere izan zen 1914tik 1940ra bitartean. 1909an Santa Cecilia Kontzertu Elkarteko lehendakariorde izendatu zuten. Lehen saioan, 1933an Santa Cecilia Orkestra berregin ondoren, Santos Laspiurrek Mendelssohnen Concierto en sol menor interpretatu zuen.

Funtsa Carmentxu Arrarás Laspiur eta Francisco Rodríguez Laspiur, egilearen bilobek eman zuten 2018. urtean.