es | eu | en | fr

Lebrel Blanco

Lebrel Blanco

Antzerki erakundea

Iruñean sortu zen 1971n. Bere lehendabiziko obrak haurrei zuzenduta zeuden. 1973tik, Yerma-ren antzezpenaren ondoren, haurrentzako antzerkia utzi gabe, Lebrel taldea helduentzako antzerkian aritu zen erregularki. Bere lehen arrakasta El retablo del flautista-rekin lortu zuen.

1975etik bere espazio eszeniko propioa izan zuen Amaya kalean.

Taldeak sari ugari lortu zituen eta nazioko eta nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu zuen

Hiru urtez “El Lebrel Blanco” saria antolatu zuen antzerki testuetarako, Jorge Díaz-ek 1976an Ceremonia ortopédica-rekin lortutakoa, Patxi Larrainzarren Ensayo General (para la conquista del cotarro) 1979an, eta Domingo Mirasen Las brujas de Barahona 1980an.

1978an sortu zen El Lebrel Blancoren barruan, Nafarroan Antzoki Egonkor bat sortzeko ekimena, hiru multzo nagusitan banatutako egitura izango zuena: antzerki Eskola, El lebrel Blanco antzerki taldea eta inoiz egin ez zen ikusleen elkarte proiektatu bat.

Lebrel Blanco funts-talde bat da, Jesus Elso, Manolo Almagro, José María Asín, Sagrario eta Camino Saizen dohaintzekin osatua dagoena. Dohaintza 2019. urtean zehar egin da.