es | eu | en | fr

Lipúzcoa Urriza, Martín

Lipúzcoa Urriza, Martín

Iruñea, 1901 – 1984

Iruñeko Orfeoiko zuzendaria eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko irakaslea

Iruñean jaio zen 1901eko azaroaren 12an eta bertan hil zen 1984. urtean. Munárriz eta Villalvarekin egin zituen musika ikasketak Iruñean eta Salamancan, hurrenez hurren. Apaiz egin zen Iruñean 1925. urtean.  1939an Iruñeko Kuarteto Bikoitza sortu zuen. 1946. urtean, Remigio Múgicaren ordez, Iruñeko Orfeoiaren zuzendaritza hartu zuen bere gain 1954. urtera arte. Gainera, salmista-sochantre gisa aritu zen Iruñeko katedralean, José Mª Ariz Elcarte ordezkatuz.

Nafarroako Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioan jardun zuen batez ere. Bertan, solfeoko, kantu gregoriarreko eta polifonia erlijiosoko irakasle izan zen. Ikastetxeko zuzendariorde izatera iritsi zen Fernando Remacha zuzendaria zenean, eta zentroak antolatutako Musika Gregorianoko ikastaroak bultzatu zituen harekin batera.

Funtsa Pablo Sarasate Kontserbatorioak 2020an egindako transferentziatik sartu zen Nafarroako Artxibo Nagusian.