es | eu | en | fr

Lobón, Almudena

Lobón, Almudena

Dantzaria, koreografa eta dantzako irakaslea

Almudena Lobón, Dantza Klasikoan tituluduna da Madrilgo Dantza Errege Kontserbatorioan. Zaragozako Ganbera Balletaren eta Ballet Liriko Nazionaleko balletaren kide izan da (gaur egun Dantza Konpainia Nazionala). Dantza Klasikoa, Dantza Garaikidea eta Modern Jazz uztartzen ditu.

1982an, dantzarien prestakuntzan aritzea erabaki zuen. Gauzak horrela, Iruñean, Almudena Lobón Dantza Eskola Profesionala sortu zuen. Bere lan pedagogikoa ikasleek estatu eta nazioarteko lehiaketetan lortutako sarien bidez aintzatetsi dute. Klase magistralak ematera ere gonbidatu dute, Madrilgo Dantza Errege Kontserbatorioan adibidez.

Bere jardueran zehar, Almudena Lobón-ek errepertorio klasikoko hainbat ballet jarri ditu eszenan bere bertsio osoan.

Bere lan koreografikoen artean hurrengoak irteten dira: Urte Berriko kontzertuetarako piezak Iruñeko Gayarre antzokian eta Baluarten eta Donostiako Musika Hamabostaldiko kontzertu pedagogikoak.

Prestakuntza akademikoaren osagarri gisa, Almudenak Almudena Lobón-eko gazte ballet-a sortu zuen 1999. urtean, ikasleentzako "praktiketako laborategia" delakoan. 2004an, konpainia profesionalizatu egin zen ALDANZA, Almudena Lobón Cía. de Danza sortuz. ALDANZA  dantza klasiko, neoklasiko eta garaikidearen artean mugitzen da.

Jarduera osoko nortasuna denez, dohaintza faseetan egituratzen da. Lehen zatia 2019ko urtarrilean sartu zen Artxiboan.