es | eu | en | fr

Lumbreras Urío, Alfredo

Lumbreras Urío, Alfredo

Iruñea, 1904 – 1977

Konpositorea, irakaslea eta biolinista

Sarasate Saria lortu zuen 1924. urtean. Musika Akademian eta Kontserbatorioan irakaskuntzan jardun zuen erretiroa hartu arte eta “Santa Zezilia Orkestrako” kontzertinoa izan zen. Biolin eta pianorako ondorengo obrak idatzi zituen: Señorío de Egurbide (ezpatadantza), Lamento oriental, Galtxagorrik dantzaren, Aria, El pajarito y su nido (kapritxo bereizgarria), Sarasate (biolin-jotzaile iruindarraren oroimenari eskainitako zortzikoa), Scherzare, Staccato re-an (soka bikoitzeko kapritxoa), Siciliana y movimiento perpetuo eta Czardas brujas; boskoterako: Exaltación de la Cruz, Un ramo de flores (hitzik gabeko erromantza) eta Melodía en fa; eta orkestrarako, Elegía y Señorío de Egurbide, formakuntza sinfonikorako ezpatadantza. Txistu-bandarako Marcha solemne de la Real Sociedad de Amigos del País de Pamplona utzi zuen. “Artearen Adiskideak” zuzendu zuen eta Se va del mundo izeneko pasodoblea estreinatu zuen bandarako.

Pablo Sarasate Kontserbatorioak egindako transferentziaren ondorioz, funtsa Nafarroako Artxibo Nagusian sartu zen 2020. urtean.