es | eu | en | fr

Lumbreras Urío, Alfredo

Lumbreras Urío, Alfredo

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F528

IZENBURUA

Alfredo Lumbreras

MUTURREKO DATAK

1930 (gutxi gorabehera)-1970 (gutxi gorabehera)

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

7 kutxa

51 liburu

EKOIZLEA

Alfredo Lumbreras Urío

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Alfredo Lumbreras (1904-1977) iruindarra biolinista, konpositore eta irakasle gailena izan zen. Sarasate Saria lortu zuen 1924. urtean. Musika Akademian eta Kontserbatorioan irakaskuntzan jardun zuen erretiroa hartu arte.

Hari- eta piano-laukote batekin batera, Euskal Jaian proiektatzen ziren lehen zinema-proiekzioetan parte hartu zuen. Lehen zinema hau mutua zen eta laukoteak musika ematen zuen proiekzioan zehar.

Luis Morondoren zuzendaritzapean Iruñeko Santa Zezilia Orkestrako kontzertinoa izan zen. Erakunde honetan Abel semearekin kointziditu zuen. Konpositore bezala ondorengo obrak idatzi zituen biolin eta pianorako: Señorío de Egurbide (ezpatadantza), Lamento oriental, Galtxagorrik dantzaren, Aria, El pajarito y su nido (kapritxo bereizgarria), Sarasate (biolin-jotzaile iruindarraren oroimenari eskainitako zortzikoa), Scherzare, Staccato re-an (soka bikoitzeko kapritxoa), Siciliana y movimiento perpetuo eta Czardas brujas; boskoterako: Exaltación de la Cruz, Un ramo de flores (hitzik gabeko erromantza) eta Melodía en fa; eta orkestrarako, Elegía y Señorío de Egurbide, formakuntza sinfonikorako ezpatadantza. Bere obra sinfonikoetako batzuk Javier Bello Portuk zuzendutako Santa Zezilia Orkestrak estreinatu zituen.

Txistu-bandarako Marcha solemne de la Real Sociedad de Amigos del País de Pamplona utzi zuen eta Se va del mundo izeneko pasodoblea estreinatu zuen bandarako.

Gerra Zibilaren aurreko eta ondorengo urteetan, “Artearen Adiskideak” zuzendu zuen, Adolfo anaiarekin batera. Errepertorioko egokitzapen ugari eman zizkion musika-tresnei.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Pablo Sarasate Kontserbatorioak egindako transferentziaren ondorioz, funtsa Nafarroako Artxibo Nagusian sartu zen 2020. urtean.

EDUKIA

Funtsak Alfredo Lumbrerasen musika-liburutegi osagarriak ditu. Pianorako errepertorio zabala du; hau da, instrumentuaren metodoak, errepertorio pianistikoko pieza errazak, ziur asko bere ikasleen prestakuntzarako erabiliak izan zirenak.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Artearen Adiskideak

Pablo Sarasate Kontserbatorioa

Sociedad de Conciertos Santa Cecilia

ARGITALPEN NOTAK

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Musika, XX. mendea, Konpositorea, Interpretatzailea, Irakaslea.