es | eu | en | fr

Luna Ramón, Estanislao

Luna Ramón, Estanislao

Iruñea, 1856 – 1941

Biolin-jolea, konpositorea, merkataria eta musika editorea

Biolinista eta konpositore hau Iruñean jaio zen 1856ko maiatzaren 7an. Musika ikasketak hasi zituen bere hiriko katedralean infante gisa, bere ahotsa bigarren biolina, kontrabaxua eta geroago lehen biolina aldatuz. 1882an, XX. mende bukaera arte Iruñean erreferentea izan den Casa Luna izeneko musika denda sortu zuen. Pablo Sarasate-rekin bat Iruñeko Santa Zezilia orkestrako kide sortzailea izan zen. Sarasate-rekin Jota, op. 33. zenbait alditan jo zuen. Bere obra erlijiosoaren artean zabalena Himno oficial de Navarra a la Virgen del Pilar da. Horretaz aparte, normalean bi edo hiru ahots gitarrarako eta ganbera orkestrarako idatzirik dauden 14 zarzuela ere konposatu zituen. Azken hauek Iruñeko Uharte Ikastetxean interpretatu behar zituzten. Pianorako ere zenbait obra konposatu zituen.

Funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen 2017an bere biloba den Jesús Luna Agurrea-k egindako dohaintzaren bidez.