es | eu | en | fr

Magnificat a 12 voces

Iruñeko Ganbara Abesbatza / Coral de Cámara de Pamplona

Faltzesen jaioa, Bernardo de Peralta kaperako maisu izan zen Vianako Santa Marían, Alfaroko San Miguel kolegiatan, Santo Domingo de la Calzadan eta Burgosko katedraletan. Bere garaian konpositore ezaguna izan zen eta bere lanak Mundu Berrira ere iritsi ziren. Pueblako katedralean lehen tonuko Magnificat a 12 voces, en tres coros gordetzen da. El Escorial monasterioan ere aurki daitekeen konposizio hori, antzinako erregeordetzan aurkitu den lehen polikoral-konposizioetako bat da.

Grabaketa data

2020ko irailaren 14tik 18ra.

Interpretatzaileak

Iruñeko Ganbara Abesbatza

Luis Morondo Maisuak sortu zuen Iruñeko Ganbara Abesbatza erakundea 1946an, XV., XVI. eta XVII. mendeetako musika jorratzeko helburuarekin. Hala ere, bere errepertorioa konpositore garaikideei bereziki lotutako ahots-musika mota guztietara zabaldu zuen. Munduko Nazioarteko Jaialdi garrantzitsuenetan ere parte hartu du: Granadako Nazioarteko Musika eta Dantza Jaialdia, Grazeko Nazioarteko Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Vienako Nazioarteko Jaialdia eta Musika Koral Hispanoamerikarraren Zikloa Habanan, besteak beste. Ehun disko baino gehiago argitaratu ditu Lumen, Telefunken, Columbia, Philips, Wernminster, Movieplay, ARSIS eta RTVE zigiluekin. Era berean, agertoki entzutetsuetan aritu izan da, esaterako, New Yorkeko Concert Hallen eta Metropolitan Operan Housen, Vienako Konzerthausen, Buenos Aireseko Teatro Colónen, Habanako Gran Teatron, Montevideoko Teatro Sodren edo Florentziako Teatro della Pergolan. Nafarroako Gobernua, INAEM-Kultura Ministerioa eta Iruñeko Udala ditu babesle, eta Diario de Navarraren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren laguntza jasotzen du. 2005ean, Lanaren Merituaren Urrezko Domina jaso zuen eta 2018an, aldiz, Vianako Printze Saria.

David Gálvez Pintado

Zuzendaria

Valentzian jaio zen, non solfeoko, pianoko, koru-zuzendaritzako eta konposizioko goi-mailako ikasketak amaitu zituen. Geroago, Budapesteko Ferenc Liszt Akademiara joan zen eta bertan Abesbatza, Orkestra eta Konposizio Zuzendaritzan espezializatu zen. Opera-produkzioetan eta kontzertu sinfonikoetan parte hartu du, musikari eta talde ospetsuekin batera. Mundu osoko lehiaketa, sinposio eta hitzaldietan parte hartu du. Konpositore gisa, bere lanak New Yorkeko Carnegie Hall, Chicagoko People’s Music School, Limako San Marcos Kultur Etxeko Areto Nagusia, Panamako Antzoki Nazionala, Valentziako Palau de la Música eta Palau de Sofía Les Arts bezalako kontzertu-areto hoberenetan antzeztu dira. Hungariako Musikarien Fórum Nacional eta Premis Catalunya de Composició Coral (2006) bezalako sari garrantzitsuak ere jaso ditu. Iruñeko Ganbara Abesbatzako zuzendaria da eta baita 2008an sortu zeneko Erdialdeko Amerikako Orkestra eta Koru Gaztekoa (JOCCA) ere.

Dokumentuak

Magnificat a 12 voces
15/03/2021