es | eu | en | fr

Moneo Martínez, Aurora

Moneo Martínez, Aurora

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F493

IZENBURUA

Aurora Moneo

MUTURREKO DATAK

1976-2018

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

5 kutxa

EKOIZLEA

Aurora Moneo Martínez

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Aurora Moneo Martínez Tuteran jaio zen 1955ean. Aurora Moneo-ren antzerkirako zaletasuna bere amarengandik dator, zinemako eta antzerkiko maitalea baitzen eta baita errezitatzaile handia ere. 14 urterekin antzerkian hasi zen talde amateur batean. 18 urterekin Iruñean ezarri zen, eta bertan antzerki talde bat sortu zuen Txantreako auzoan. 1977. urtean parte hartu zuen Nafarroako Estable Antzokiaren fundazioan, non bere kideek gorputzaren adierazpeneko eta interpretazioko klaseak jasotzen dituzten Carlos Creus, Paca Ojea edo Juan Pastor bezalako irakasleen bitartez. Bi urte geroago, Nafarroako Estable Antzokiaren lehenengo muntaia estreinatuko da, hau da, Clifford Odets-en Esperando al Zurdo.

[+]  Gehiago irakurri

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Jarduera osoko nortasuna denez, dohaintza faseetan egituratzen da. Lehenengoa, Aurora Moneo Funtsa sortu denarekin, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen 2019ko urtarrilean.

EDUKIA

Aurora Moneo-ren aktore eta antzerki zuzendariko lanak nabarmentzen dituzten funtsaren dokumentuak ondorengoak dira: libretoak, esku-programak, prentsa, argazkiak, gutunak, afixak eta beste motako dokumentazio ezberdina.

ANTOLAKETA

1. Liburuak

2. Esku-programak (1976-2007)

3. Txostenak / Laneko materialak

4. Prentsa

5. Argazkiak

6. Gutunak

7. Afixak

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.        

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Nafarroako Antzerki Eskola

DOKUMENTAZIO OSAGARRIA

Elkarrizketa

ARGITALPEN NOTA

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Antzerkia, Aktore/aktoresa, Eszena zuzendaria.