es | eu | en | fr

Nacer y morir

Andrea Jiménez, soprano, eta Rinaldo Zhok, piano

Joaquín Larregla, piano-kontzertista eta konpositorea Madrilen bizi arren, ez zituen inoiz Nafarroarekiko loturak galdu. Nafarroako Foru Komunitatearen eragina bere lanaren zati handi batean islatzen da, Nafarroako folklorean oinarrituta. Nafarroan kokatutako La Roncalesa eta Miguel Andrés zarzuelak, ahozko tradiziotik ateratako musika zatiak dituzte. Miguel Andrés luzaroan interpretatu zen Taconerako basotxoan zahartzaroari egiten zitzaion omenaldian. Folklorean oinarritutako lanen testuinguru horretan Nacer y morir, Laurak-bat eta Navarra montañesa zortzikoak aurkituko ditugu.

Grabaketa data

2020ko irailaren 14tik 18ra.

Interpretatzaileak

Andrea Jiménez

Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan hasi zen musika ikasten, non biolin eta kantuan espezializatu zen. Bernako Unibertsitateak (Suitza) eta Nafarroako Gobernuak bekaduna izan zen. 2016. urtean, Bernako Unibertsitateko Swiss Opera Studio-ko kide izan zen, eta, aldi berean, Theater Orchester Biel Solothurn-en lan egin zuen 2017/18an denboraldian. Honen barne Tchaikovskyren Iolanta-n Brigitte, Valencienne Lehár-en Die lustige Witwe-n eta Donna Elvira eta Donna Anna-ren rolak Gazzaniga-ren Don Giovanni-n interpretatu zituen Suizako zenbait antzokietan, Vladislav Karklin edo Jérôme Pillement bezalako zuzendariekin batera. Bere rolen artean, honako hauek nabarmentzen dira: Fräulein Silberklang-rena Mozart-en Der Schauspieldirektor-ean, Paminarena Mozart-en Die Zauberflöte-ean, Serpinarena Pergolesiren La serva padrona-n edo Adina eta Giannettarena Donizettiren L’elisir d’amore-n.

Rinaldo Zhok

Triesten (Italia) jaio zen, eta 7 urte zituela hasi zen pianoa ikasten, ama bere irakasle izanda. Ikasketak Clara Lenuzzarekin jarraitu zituen Triesteko Giuseppe Tartini kontserbatorioan. Ikasketak Municheko l’Hochschule für Musik und Theater delakoan osatu zituen, Yaara Tal & Rinaldo Groethuysen bikote ospetsuaren gidaritzapean eta Cristina Santín-ekin batera piano-bikotearen espezializazioan. Bakarlari gisa, Essengo (Alemania) Folkwang Universität-ean jarraitu zuen bere formakuntzarekin, non Boris Bloch-en gidaritzapean bigarren Konzertdiplom -a lortu zuen. Sergio Perticaroliren eta Stefano Fiuzziren gidaritzapean Erromako Accademia Nazionale di Santa Cecilian ere ikasi zuen cum laude lortuz. Ikastaroetako prestakuntza Lazar Berman, Riccardo Zadra, Dario De Rosa, Mauro Minguzzi y Pier Narciso Masi bezalako maisuekin osatu zuen. Kontzertu ugari egin ditu Italian, Espainian, Portugalen, Austrian, Frantzian, Alemanian, Polonian, Eslovenian, Hungarian eta Norvegian, bai bakarlari gisa, bai ganbera-taldeetan eta orkestrarekin. Massimiliano Miani, Slovenian Philarmonic Orchestra taldeko lehen klarinete bakarlariarekin eta Ana María Valderrama biolinjotzailearekin ere aritu da. 2014az geroztik, Artur Pizarro piano-jole portugaldarrarekin batera duoa osatuko dute.

Lehiaketa askotan saritu dute (F. Mendelssohn International Competition for young pianists 2003 – lehen saria, Halina Czerny-Stefaρska in memoriam International Piano Competition Poznan 2008 – 4. saria, International Piano Competition Performance without limits Lodz 2013 – 1st Prize). Pianorako musika duen bi CD grabatu ditu non Mario Zafred eta Antonio Bibalo konpositore italiarren musika estreinatu dituen. 2013az geroztik, Odradek Records-eko artista da. Bertan, Giuseppe Verdiren musikari buruzko Franz Liszten parafrasi eta transkripzioen CD baten grabazioarekin debuta egin zuen.

Dokumentuak

Nacer y morir
15/03/2021