es | eu | en | fr

Nafar Fonoteka

Nafarroako musika-ondarearen grabazioen proiektua

2020ko irailaren 11n aurkeztu zen Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak elkarlanean egindako grabazio fonografikoen lehen proiektua. Nafarroako Gobernuko bi erakundeen arteko lehen elkarlana konpromiso bikoitzarekin sortu da: Nafarroako ondare musikala mantendu eta errekuperatzea, eta bere defentsa zein difusioa.

Sortu izan diren fonogramak garrantzi bereziko funts gisa sartu dira Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxiboko (AMAEN) programan. Ekarpen hau garrantzi handiko jauzi kualitatiboa da programarentzat, kontuan hartuta zer den, legatuari eta memoriari dagokienez, Nafarroako musika epe luzera ikertzeko eta zabaltzeko.

Etorkizunean ere jarraipena izanen duen proiektu honek Baluarte Fundazioaren eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren lehen lankidetza instituzionala adierazten du. Haren handitasunak eta xedeak mugarri bihurtu dute Espainiako eta Nafarroako fonografiaren historian.

Lehen faseko grabazio saioak irailaren 14tik 25era egin ziren Baluarte Batzar Jauregia eta Nafarroako Auditorioko aretoetan. Lehen grabazio-multzo honen anbizio handiko errepertorioa kontu handiz hautatu da, Nafarroako musikaren barruan ahalik eta arku historiko zabalena egiteko eta askotariko musika-genero eta -formak irudikatzeko. Hala, koru-lan barrokoak eta konposizio sinfoniko berriak sartzen dira.

Aurkibide orokorra