es | eu | en | fr

Nafarroako Antzerki Eskola

Nafarroako Antzerki Eskola

Nafarroako Antzerki Eskola 1985-1986. urte akademikoan sortu zen, Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundeak bultzatuta; izan ere, kalitate artistikoa hobetze aldera, Nafarroako antzerki taldeek prestakuntza behar zuten.

Azkenik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kulturako Zuzendaritzaren ekimenaren ondorioz koordinatzaile bat eratu zen; antzerki taldeko ordezkariez eta Arte Dramatikoari lotutako pertsonez osatuta zegoen. Honen helburua zen eskola bat abian jartzea, Arte Dramatikoa garatzeko beharrezkoak diren diziplinak eta ezagutza arloak modu pedagogikoan eta artistikoan eskaintzeko.

Horrela hasi zen lanean Nafarroako Antzerki Eskola: antzerki arloko prestakuntza, ikerkuntza eta zabalkundea lantzeko zentro bat.

Funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen 2018ko maiatzean, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren.