Himno de las Cortes edo Marcha y Minueto para la entrada del Reyno Iruñeko Katedralean sortu zela XVII. eta XVIII. mendeetan gorteiekin batera zihoan pasaklaustro gisa onartu egin da. Katedraleko kabildoak Erresumako ordezkariak elizan hartzeko erabili zuen, eta, pixkanaka-pixkanaka, instituzionalizatu egin zen, Himnoa ofizialtzat onartu gabe.
XVIII. mendearen amaieratik edo XIX. mendearen hasieratik, Himnoaren instrumentazioa aldatzen joan da eta, XX. mendean zehar, hainbat harmonizazio ezagutzera eman ziren. 1936. urtearen inguruan Jose Olaizolak abesbatzarako euskarazko testuarekin harmonizatu zuen.
Maiatzaren 28ko 7/1986 Foru Legeak Nafarroako ofizial izendatu zuen Himnoa. 172/1987 Foru Aginduaren bidez, lehiaketa baterako deialdia egin zen Nafarroako ereserkia obraren harmonizazio ofiziala izango zena hautatzeko, non Valentín Ruiz López izendatu zuten lehiaketaren irabazle. José Mª Azpirozek beranduago itzuliko duen Manuel Iribarrenen testu baten egokitzapena erabili zen letrarako.
2021eko irailaren 14tik 17ra.
Iruñeko Orfeoia
Iruñeko Orfeoiaren historia 1865ean hasten da. Urte horretan sortu zen Joaquín Mayak zuzendu eta Conrado García buru zituen erakundea. 1873an desagertu egin zen lehen talde honen jarduera. 1881ean Iruñeko Orfeoi Ateneoa sortu zen, 1885 arte egon zena. Azkenik, Fidel Mayak zuzendutako behin betiko Iruñeko Orfeoia sortu zen 1890eko abuztuaren 28an. 1891n kargua utzi eta Remigio Múgicak ordezkatu zuen. Iruñeko Orfeoiaren zuzendaritzatik, musikaren arloko hainbat pertsonaia ospetsu pasa izan dira: Martín Lipúzcoa, Juan Eraso, Pedro Pirfano, José Antonio Huarte, Juan Carlos Múgica, Koldo Pastor, Pascual Aldave, Alfonso Huarte eta egungo zuzendaria den Igor Ijurra.
Hamarkada hauetan guztietan, jarduera handia egin du errepertorio sinfoniko koralean, eszenikoan eta capella-n. Nafarroako kultur bizitzan duen adierazgarritasuna dela eta, garrantzi artistiko, sozial eta instituzional berezia duten ekitaldietan egotea eskatzen diote. Erakunde honen garrantzia ez da Foru Komunitatera soilik mugatzen. Azken hamarkada honetan, nazioartekotze-prozesu bat bizi izan du, eta, horren ondorioz, Mexiko, Estatu Batuak, Ingalaterra, Frantzia eta Errusia bezalako herrialdeetako agertoki handietara iritsi da, eta nazioarteko jaialdi sinfoniko ospetsuenetako batzuetan parte hartu du; hala nola, PROMS edo San Petersburgoko Gau Zurietan.
Vianako Printzea Saria, Arte Ederren Merituaren Urrezko Domina eta Nafarroako eta Iruñeko Urrezko Dominak ditu jasotako sarien artean.
Igor Ijurra Fernández
Zuzendaria
Abesbatza Zuzendaritzako goi-mailako tituluduna da MUSIKENE Euskadiko Goi Mailako Musika Eskolan. Kantu eta Solfeoko titulua eskuratu zuen Iruñeko Sarasate Musika Kontserbatorioan eta zuzenbidean lizentziaduna da, Nafarroako Unibertsitatean. Juanjo Mena, Philip Ledger, Johan Duijck, Javi Busto, Gary Graden, Peter Erdey, Laszlo Heltay, Gabriel Baltes, Donato Renzetti, Massimiliano Caldi, Kenneth Kiesler, Manuel Hernández Silva eta Yaron Traub bezalako garrantzi handiko zuzendarien gidaritzapearekin batera zabaldu du bere musikari gisa duen prestakuntza.
Iruñeko Orfeoiaren egungo zuzendariak errepertorio sinfoniko koral handia landu du, baita Mozart, Verdi eta Pucciniren operak edo Fallaren La vida breve ere. Bere errepertorian 30 obra berri sartu zituen. Espainiako Abesbatza Nazionala, RTVEko Abesbatza, Madrilgo Komunitateko Abesbatza, Iruñeko Ganbera Abesbatza, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa eta Malagako Orkestra Filarmonikoa bezalako beste talde batzuetan abesbatzako eta orkestrako zuzendari gisa parte hartu du. Zuzendaritza-ikastaroak, musika-tailerrak zein hitzaldiak ematen ditu, eta abesbatza-lehiaketetan epaimahaikide aritzeko ere gonbidatzen dute.
Hego Euskal Herriko autoreen konposizioak sarri estreinatzen eta interpretatzen ditu, eta Lorenzo Ondarra (1931-2012) konpositorearen lana ezagutarazten du.
Abesbatza Elkarteen Espainiako Konfederazioak (COACE) ematen duen Urrezko Diapasoia saria eskuratu zuen 2014an. 2016ko azarotik, Jakiunde, Nafarroako, Euskadiko eta Akitaniako Zientzia, Arte eta Letren Akademiako ikasle gaztea da.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate jaunak sortu zuen 1879an; horrenbestez, jardunean ari den talderik zaharrena da Espainiako orkestren artean. Baluarte Fundazioan integraturik dago, eta nola fundazio hori nagusiki Nafarroako Gobernuak finantzaturiko erakunde bat den, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Foru Erkidegoko orkestra ofiziala da. Bere ehun eta berrogei urteko historian, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak emanaldiak eskaini ditu Espainiako zein atzerriko auditorio, opera denboraldi eta jaialdi garrantzitsuenetan. Bereziki garrantzitsuak izan dira Parisko Theatre des Champs Elysees eta Theatre du Chatelet antzokietan eskaini dituen kontzertuak, bai eta Universal Music zigiluak Europako auditorio garrantzitsuenetan barrena antolatutako kontzertu bira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Pablo Sarasate konposatzaile eta biolin-jolearen erreferentziazko interpretea da, eta nazioarteko kritikariek aho batez goraipatu dute Tianwa Yang biolin-jolearekin grabatu zuen Sarasateren integralaren diskoa (Naxos zigilua). Nafarroako Orkestra Sinfonikoak hainbat grabaketa garrantzitsu egin ditu Antoni Wit (zuzendari titularra 2017-2018 denboraldira arte) maisu poloniarrarekin. NOSak kontzertu-denboraldia aurkezten die urtero Nafarroako biztanleei, besteak beste, Iruñeko Baluarte Auditorioan eta Tuterako Gaztanbide Antzokian. Jarduera sozial eta hezitzailea garatzen du Foru Erkidego osoan.
Jesús Echeverría
Zuzendaria
Erriberrin jaioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ikasketa-poltsa bat lortu zuen Julius Kalmarrekin batera Vienako Kontserbatorioan orkestra-zuzendaritza ikasteko. 1987an, Londresko Royal Academy of Music izenekoan sartu zen. Bertan, zuzendari prestakuntza zabaldu zuen Sir Colin Davis, Colin Metters, George Hurst, John Carewe eta Horst Neuman irakasle zituela. Ikasketak amaitu eta gero South Hall Memorial Prize saria lortu zuen Orkestra Zuzendaritzan. Agustin González Acilu, Francisco Escudero, Tomás Marco, Javier Darias, Cristobal Halffter eta Mauricio Sotelorekin ikasi zuen konposizioa. Agustin González Acilu, Francisco Escudero, Tomás Marco, Javier Darias, Cristobal Halffter eta Mauricio Sotelorekin ikasi zuen konposizioa.
23 urterekin Donostiako Ganbara Orkestra sortu zuen eta Londresen egon zen bitartean The European Sinfonia sortu zuen.
Opera, zarzuela eta musika sinfoniko-korala zuzendu eta grabatu ditu Espainian, Polonian, Japonian, Letonian, Italian eta Suitzan, eta ondorengo taldeak zuzendu ditu: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Letoniako Orkestra Filarmonikoa, Errusiako Orkestra Nazionala eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (azken honen zuzendari elkartua izan da 2015etik 2018ra bitartean).
Ondorengo sariak jaso ditu, besteak beste: Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak 1998 eta 1999ko INJUVE Campo de Composición argitalpenean emandako saria, Pablo Sorozábal Konposizioaren Nazioarteko Saria, Cuarteto de Cuerda Nº 2 – Tétares lanarekin, edo Nafarroako Gobernuak emandako musika konposizioaren lehen saria, Ennea III lanarekin. 2000. urtean Sevillako Udalak emandako konposizio musikaleko XVIII. Joaquín Turina saria jaso zuen, Requiem Sine Verbis orkestrarako lanagatik, eta Coplas lanagatik, Ciutat d’Alcoi konposizioko XV. saria.
Gaur egun, analisi-irakaslea da Musikene – Euskal Herriko Goi-mailako Musika Eskolan, eta baita Errioxako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra ere.
Nafarroako ereserkia
25/04/2022