es | eu | en | fr

Obanosko Misterioa

Obanosko Misterioa

Antzezpen herrikoia

Santos Beguiristáinen gidoi batean oinarritua dagoen Manuel Iribarren Paternáinen testuarekin estreinatu zen Misterio de San Guillén y Santa Felicia. Retablo escénico del Camino de Santiago 1965ean. Eszenaratzean Nafarroako Foru Aldundiaren laguntza izan zuen eta baita Nafarroako kulturako pertsona eta entitate ugarik parte hartu zuten ere. Horien artean Manuel Iribarren idazlea, Luis Morondo konpositorea, Iruñeko Ganbara Abesbatza, Claudio de la Torre zuzendaria, Lozano de Sotés eta Francis Bartolozzi artistak eta Valentín Redín dramaturgoa aurkitzen dira.

Antzezpenek urteroko maiztasuna izan zuten 1965etik 1977ra. Nafarroako Jaialdien testuinguruan antzezpen bat egin zen 1993an. 1999an, 2000. urtetik aurrera bi urtez behin egiten hasi ziren funtzioei ekin zitzaien berriro. Azken eszenaratzea 2008an egin zen.

Antzerki emanaldia zortzi egunez jarraian egiten da Santiago eguneko astean, uztailaren 25ean, non 300 eta 400 figurante artean aritzen diren. Ikuskizunak hainbat arte uztartzen ditu, hala nola antzerkia, musika eta dantza, eta argiztapena eta su artifizialak bezalako baliabide eszenikoak ere.

Funtsa 2021eko martxoan sartu zen AGNn.