es | eu | en | fr

Otaegui Arregui, Miguel Ángel

Otaegui Arregui, Miguel Ángel

Iruñea, 1939 – 2019
Pianista eta piano-katedraduna

Marcelino Otaegui akordeoi-jotzailearen semeak, Hilda Múgicarekin eta Carlos Echevesterekin batera hasi zituen musika-ikasketak. Hainbat bekari esker, Madrilgo Errege Kontserbatorioan, Julia Parodyrekin batera, eta Erromako Santa Cecilia Akademian prestakuntza zabaldu zuen Carlo Zecchi eta Eduardo Vercelli bezalako irakasleak izandai.

Interpretazio aldetik, Nafarroan, Errioxan, Aragoin, Euskadin, Italian edo Ingalaterran hainbat errezitalditan parte hartu zuen. Luisillo Balet Nazionalarekin batera bira bat egin zuen Europan eta Ekialde Ertainean. Piano-jole bakarlari gisa aritu zen Santa Cecilia Orkestra eta Espainiako Orkestra Nazionala bezalako orkestrekin. Radio Nacional de Españarako grabatu zuen.

Pablo Sarasate Kontserbatorioan sartu zen irakasle gisa 1973an. 1976an, piano-katedra lortu zuen. Bertan 36 urtez jardun zuen irakaskuntzan, 2009an erretiroa hartu zuen arte.

Uxua Jiménezek, Miguel Ángel Otaeguiren alargunak, dohaintza moduan eman zuen funtsa, 2021ean.