Billabona, 1902 – Iruñea, 1983
Akordeolaria
Nahiz eta Frantziako zenbait eskusoinu joleen laguntza jaso, eskusoinua autodidakta gisa jotzen ikasi zuen. 18 urterekin lehiaketa bat irabazi zuen Parisen. 1934an Iruñean finkatu zen bere familiarekin behin betiko. Eskusoinuko akademia bat sortu zuen non instrumentista ugari trebatu zituen. Nafarroan zehar ibili zen bere emanaldiak ematen, eta emanaldi hauetan bere burua "Billabona" ezizenarekin aurkezten zuen. RNE irratian eta TVE telebistan aritu zen behin baino gehiagotan. Eskusoinurako hainbat obra konposatu zituen, eta ezagunena bandarako den Bear-zana martxa izan zen.
Marcelino Otaeguiren erraina den Uxue Jiménez-ek egindako dohaintzari esker, funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen, 2021eko uztailean.