es | eu | en | fr

Otaegui Otaegui, Marcelino

Otaegui Otaegui, Marcelino

ERREFERENTZIA KODEA

ES/NA/AGN/F582

IZENBURUA

Marcelino Otaegui

MUTURREKO DATAK

1946-1988

DESKRIBAPEN MAILA

Funtsa

BOLUMENA

Kutxa 1

F.ES 1

EKOIZLEA

Marcelino Otaegui Otaegui

AIPAMEN BIOGRAFIKOA

Billabonan (Gipuzkoa) jaio zen 1902ko martxoaren 8an. Nahiz eta Frantziako zenbait eskusoinu joleen laguntza jaso, eskusoinua autodidakta gisa jotzen ikasi zuen. 18 urterekin lehiaketa bat irabazi zuen Parisen. Lau urtez errementari lanetan aritu zen Iruran, harik eta Iruñean eskusoinu jotzaile gisa formatzeko utzi zuen arte. 1934. urtean Nafarroako hiriburuan finkatu zen bere familiarekin behin betiko. Eskusoinuko akademia bat sortu zuen non instrumentista ugari trebatu zituen. Nafarroan zehar ibili zen bere emanaldiak ematen, eta emanaldi hauetan bere burua "Billabona" ezizenarekin aurkezten zuen. RNE irratian eta TVE telebistan aritu zen behin baino gehiagotan. Eskusoinurako hainbat obra konposatu zituen, eta ezagunena bandarako den Bear-zana martxa izan zen.

HISTORIA ARTXIBISTIKOA

Marcelino Otaeguiren erraina den Uxue Jiménez-ek egindako dohaintzari esker, funtsa Nafarroako Errege Artxibo Nagusian sartu zen, 2021eko uztailean.

EDUKIA

Marcelino Otaeguiren musika inprimatua, gutunak eta SGAEn egindako lanen erregistroak osatzen dute funtsa.

SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA

Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.

Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.

[+]  Gehiago irakurri

DESKRIBAPEN TRESNAK

Inbentarioa

ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK

Miguel Ángel Otaegui Arregui

ARGITALPEN NOTAK

Dohaintzaren albistea

DESKRIBATZAILEAK

Akordeoirako musika, Dantza, Herri-dantza, Folklorea eta Entretenimendu-musika.