Antzezle eta antzerki idazlea
Nieves Oteiza-ren jarduera 1971az geroztik antzerki amateurrari lotuta dago, Atarrabia edo Zarrapastra bezalako antzerki taldeetan parte hartzeari esker. 1989. urtetik aurrera antzerki-lanak idazten hasi zituen. Lehenengoak haurrentzat ziren, besteak beste, Espadachata, el pirata, Yo amo los árboles ŋy tú?, ŋAgencia teatral? ĄHola, soy Blancanieves!, ĄOh, mi príncipe!, ĄViva la rebelión! edo Me llamo mano. 1996tik, helduentzako antzerki laburra idazten hasi zen eta baita formatu handiko obrak ere. Bere egile-lanak hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu.
Nieves Oteiza-ren funtsa dohaintza moduan sartu zen Nafarroako Errege Artxibo Nagusian 2018ko irailean eta urrian