ERREFERENTZIA KODEA
ES/NA/AGN/F335
IZENBURUA
Pablo Sarasate Kontserbatorioa
MUTURREKO DATAK
1901-2007
DESKRIBAPEN MAILA
Funtsa
BOLUMENA
166 kutxa
60 liburu
8 funts pertsonal
EKOIZLEA
Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala
AIPAMEN BIOGRAFIKOA
Madrilgo Kontserbatorioak irekitako bideari jarraituz, Iruñeko Udalak Musika Eskola bat ezarri zuen 1858an. Musika eskola publiko bat ezartzen lehenetako bat izan zen, Madrilgo Kontserbatorioaz gain. 1856an, Iruñeko Udalak batzorde bat sortu zuen, Hilarión Eslavaren lankide eta laguna zen Mariano García Zalbak eta musikaria zen Sebastián Canterak osatua, Espainiako lehen ikastetxe publikoetako bat izan zen musika eskola honen araudia egin zutenak. García Zalbak zuzentzen zuen musika-eskola pribatu bat, non doako zenbait plaza gordetzen ziren baliabiderik ez zuten gazteentzat. 1858ko uztailaren 21ean Udalak musika eskola berriaren araudia onetsi zuen. 1911tik aurrera Udal Musika Akademiaren izena hartu zuen.
1951ko apirilaren 20ko Foru Dekretuaren bidez "Kontserbatorio-graduko" balio akademikoa aitortu zitzaion.
1956ko abuztuaren 21ean, Nafarroako Foru Aldundiak, foru dekretu baten bidez, Pablo Sarasate Nafarroako Musika Kontserbatorioa sortu zuen. Hori arautzeko, Patronatu bat eratu zen. Patronatuko presidentea foru-diputatu bat zen, eta presidenteordea Iruñeko Udaleko alkateordea, irakasleen bi ordezkari, Ikasleen Gurasoen Elkarteko bi ordezkari, ikasleetako bat eta zuzendaria. Nafarroako Gobernuak (% 60) eta Iruñeko Udalak (% 40) finantzatzen zuten.
Félix Huarte enpresaburuak eta Martín Lipende eta Fernando Remacha Villar musikari nafartarrek bultzatu zuten proiektua. Lehenbizikoaren omenez, Félix Huarte katedra sortu zen. Katedra horrek ikastaroak eta kontzertuak babestu zituen.
Kontserbatorioak bere egoitza Musika Eskolaren kokalekuan mantendu zuen, Vínculo plazan, 1961. urtera arte, urte horretan Agoitz kaleko erdigunea proiektatu zelarik.
1986ko urriaren 13an Pablo Sarasate Kontserbatorioko Patronatua desegin zen eta ikastetxea Nafarroako Foru Aldundiaren menpe geratu zen.
1986an Pablo Sarasate Gazte Orkestra sortu zen kontserbatorioan.
2002ko martxoaren 27an "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa sortu zen 7/2002 Foru Legearen bidez. 2004-2005 ikasturtean, Julio Escauriazak zuzendutako Pablo Sarasate Nafarroako Musika Kontserbatorioaren eta "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren banaketa fisikoa eta administratiboa gauzatu zen, Ramón García Olcozen zuzendaritzapean (2005-2006 ikasturtea).
Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen zuzendari nagusiaren azaroaren 3ko 1019/2005 Ebazpenaren bidez, "Pablo Sarasate" Nafarroako Musika Kontserbatorioak, egoitza Iruñeko Kale Nagusian duenak, jada ez zuen goi-mailako ikasketarik ematen, eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala izena hartu zuen.
Eskola eta Lanbide Irakaskuntzen zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 269/2006 Ebazpenaren bidez, "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak, egoitza Iruñeko Agoitz kalean duenak, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorio izena hartu zuen.
Izendapen-aldaketa horiek bi ikastetxeen identifikazioa argitzen lagundu zuten, eta, ondorioz, 2002 eta 2005. urteen artean "Pablo Sarasate" Goi Mailako Musika Kontserbatorio bat eta "Pablo Sarasate" Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorio bat egon ziren.
2011ko irailean Musikaren Hirira joan ziren biak.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
HISTORIA ARTXIBISTIKOA
Dokumentazioan hainbat lekualdaketa egin dira, egoitza-aldaketekin eta zentroen banaketarekin.
Artxiboko dokumentazioa liburutegiko material ugarirekin eta hainbat objekturekin nahastuta zegoen.
2016an aztertu zuten funtsa.
Funtsa transferentzia bidez sartu zen Nafarroako Errege Artxibo Nagusian 2020an.
EDUKIA
Kontserbatorioak udal-eskola zenetik gaur egun arte igarotako etapa guztiak biltzen dituen dokumentazioa.
Bolumenari dagokionez, garrantzitsuena kontabilitateari eta korrespondentziari buruzkoa da. Dokumentazio asko falta da, batez ere antolakuntzari buruzko dokumentuak. Erakundea ezagutzeko oso baliagarriak izango liratekeen serie batzuk, Patronatuaren bilkurak kasu, osatu gabe daude.
Gainera, Eslava Kasinoa, Pedro de Felipe Alayeto, Martín Lipúzcoa, Alfredo Lumbreras, Maribel Iturralde, Manuel Sáinz de los Terreros, José María Beobide eta Felipe Aramendía, eta inongo funtsekin loturarik ez duen partituren funtsak transferitu dira.
SARBIDE-BALDINTZAK ETA ERREPRODUKZIOA
Dokumentazioa modu presentzialean eskuragarria da publikoarentzat Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.
Bere kontsulta eta erreprodukzioa 373/2013 Ebazpena, abenduaren 9koa, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak emandakoari lotuta dago non onartzen dituen Nafarroako Errege Artxibo Nagusia dokumentuak eskuratu, kontsultatu eta erreproduzitzeko barne-arauak.
Jabari publikokoak ez diren lanen erreprodukzioa posible izango da soilik eskatzailearen erabilera pribatua egiteko eta ikerketarako egiten denean, Errege Lege Dekretuan xedatutakoarekin bat 1/1996 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 12koa, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duena, arlo horretan indarra duten lege-xedapenak erregularizatu, argitu eta bateratzeko.
10. artikulua. Jatorrizko obra eta izenburuak.
1. Jabetza intelektualaren objektu dira: jatorrizko sortze-lan literario, artistiko edo zientifiko guztiak, gaur egun diren edo etorkizunean asmatzen diren edozein bitarteko edo euskarri ukigarri zein ukiezinez adieraziak. Besteak beste:
- Liburuak, liburuxkak, inprimakiak, gutun-bildumak, idazkiak, diskurtso eta alokuzioak, hitzaldiak, auzitegitxostenak, katedra-azalpenak eta izaera bereko beste zeinahi obra.
- Musika-konposizioak, letradunak nahiz letragabeak.
- Obra dramatikoak eta dramatikomusikalak, koreografiak, pantomimak eta, oro har, antzerkiobrak.
- Obra zinematografikoak eta ikusentzunezko beste zeinahi obra.
- Eskulturak, margolanak, marrazkiak, irarlanak, litografiak; istorio grafikoak, haurren zein helduen komikiak, eta haien probasaio edo zirriborroak eta gainerako obra plastikoak, aplikatuak izan zein ez.
- Arkitektura- eta ingeniaritza-obren proiektuak, planoak, maketak eta diseinuak.
- Topografiari, geografiari eta, oro har, zientziari buruzko grafikoak, mapak eta diseinuak.
- Obra fotografikoak eta fotografiaren antzeko prozeduraz adierazitakoak.
- Ordenagailu-programak.
2. Obraren izenburua, jatorrizkoa denean, obraren parte gisa babesturik geratuko da.
37. artikulua. Establezimendu jakin batzuetan terminal espezializatuen bidez obrak erreproduzitzea, mailegatzea eta kontsultatzea.
1. Egile-eskubideen titularrek ezingo diote eragozpenik jarri obrak erreproduzitzeari, titulartasun publikoa duten edo izaera kultural nahiz zientifikoko erakundeetan integraturik dauden museo, liburutegi, fonoteka, filmoteka, hemeroteka edo artxibategiek egiten dituztenean erreprodukzioak, irabazi asmorik gabe eta ikerketa edo kontserbazioa beste helbururik gabe.
2. Era berean, titulartasun publikokoak, edo irabazi asmorik gabeko interes orokorreko kultura-, zientzia- edo hezkuntzaerakundeenak edo Espainiako hezkuntzasisteman integraturiko hezkuntzainstituzioenak diren museo, artxibategi, liburutegi, hemeroteka, fonoteka edo filmotekek ez dute beharko eskubideen titularren baimenik egiten dituzten maileguengatik.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
Gainera, funtsa osatzen duten dokumentuen berezitasuna kontuan hartuta, kontsulta eta erreprodukzioa maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa, Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako, eta Norberaren Irudirako Eskubidearen Babes Zibilaren legean oinarrituko dira.
Laugarren artikulua.
Bat. Hildakoaren ohore, intimitate edo irudiaren gaineko babes zibilaren akzioak egikarituko ditu hildakoak berak horretarako bere testamentuan izendatu duenak. Pertsona juridikoa ere izenda daiteke.
Bi. Izendapenik ez badago edo izendatutako pertsona hil bada, babesa eskatzeko legitimazioa izango dute ukitutako pertsonaren ezkontideak, ondorengoek, aurrekoek eta neba-arrebek, baldin eta bizirik badaude, ukitutako pertsona hiltzean.
Hiru. Horiek guztiak ez badaude, Fiskaltzak egikarituko ditu babes-akzioak. Fiskaltzak jardun ahal izango du ofizioz edo pertsona interesdunak hala eskatuta, baldin eta laurogei urte baino gehiago igaro ez badira, ukitua hil zenetik. Epe bera hartuko da kontuan, testamentuan izendatutako pertsona juridikoari dagokionean akzioak egikaritzea.
Lau. Delituaren biktimen eskubideetan bidegabeko esku-sartzerik gertatzen bada, zazpigarren artikuluko zortzigarren atalean aipatzen den moduan, egindako delituarengatik laidotua edo kaltetua gertatzen dena babes-akzioak baliatzeko legitimatua egonen da, kontuan hartu gabe aurreko prozesu penalean akzio penala edo zibila erabili ote duen. Fiskaltza ere legitimatua egonen da edozein kasutan. Heriotza gertatzen bada, aurreko ataletan xedatutakoari jarraituko zaio. (…)
Zazpigarren artikulua.
Lege honen bigarren artikuluko babes-esparruan, bidegabeko esku-sartzeak izango dira:
(…)
Hiru. Pertsona edo familiaren bizitza intimoari buruzko egitateak zabaltzea, egitate horiek eragina dutela pertsona edo familia horren entzute eta izen onean, bai eta gutunen, oroitzapenen edo izaera intimoko beste idazki pertsonal batzuen berri ematea nahiz horiek argitaratzea ere.
Lau. Pertsona edo familiaren datu pribatuak ezagutaraztea, baldin eta datu horiek ezagutu badira datuon berri ematen duen subjektuaren lanbide-jarduera edo jarduera ofiziala dela eta. (…)
Zazpi. Egitateak egoztea edo iritziak agertzea, beste pertsona baten duintasuna edozein modutan urratzen duten ekintza edo adierazpenen bidez, pertsona horren ospeari kalte eginez edo beraren estimuaren aurka eginez. (…)
Zortzigarren artikulua.
Bat. Orokorrean, ez da bidegabeko esku-sartze gisa hartuko agintari eskudunak legearen arabera baimendu edo erabakitako jarduna. Gauza bera gertatuko da, interes historiko, zientifiko edo kultural garrantzitsua nagusitzen denean.
[-] Ezkutatu
[+] Gehiago irakurri
DESKRIBAPEN TRESNAK
Inbentarioa
ERLAZIONATUTAKO DESKRIBAPEN UNITATEAK
Luis Miguel Alonso Nájera
Felipe Aramendía Lezaeta
José María Beobide Goiburu
Teresa Catalán Sánchez
Jesús Echeverría Jaime
Eslava Kasinoa
Pedro de Felipe Alayeto
Mariano García Zalba
Iruñeako Taldea Musikagileak / Grupo de Compositores de Pamplona
Maribel Iturralde Ros
José Láinez Díez eta Concha Martínez Nicolás
Santos Laspiur Abad
Martín Lipúzcoa Urriza
Alfredo Lumbreras Urío
Ana Moreno Lecumberri
Nafarroako Dantza Eskola
Koldo Pastor Arriazu
Fernando Remacha Villar
Manuel Sainz de los Terreros
Martín Zalba Ibáñez
DOKUMENTAZIO OSAGARRIA BESTE ARTXIBOTAN
- Iruñeko Udal Artxiboa
- Musika Hiriaren Artxiboa
- Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalaren Artxiboa
- Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Artxiboa
ARGITALPEN NOTAK
- Andrés Vierge, Marcos. “Las relaciones entre el Instituto Gregoriano de París y el Conservatorio Pablo Sarasate de Pamplona". Non: Primer Encuentro sobre Historia de la Educación en Navarra. Iruñea: SEHN, 2001. 197 – 211. or.
- Andrés Vierge, Marcos. Fernando Remacha: el compositor y su obra. Madril: ICCMU, 1998.
- Campión, Jokin. Felipe Aramendía (1866-1942): estudio biográfico y catálogo de las obras de su legado musical. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Musikologia espezialitateko ikasketa bukaerako ikerketa lana, 2009 (argitaratu gabea).
- Fraile Sarrias, Alberto. "Pablo Sarasate, Conservatorio". Non: Gran Enciclopedia de Navarra. Volumen VII. Iruñea: Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1990. 393. or.
- Goldaracena Asa, Arturo eta Jimeno Gracia, Mª Manuela. "Análisis de los estudios profesionales de música en Navarra a partir de la LOGSE: el punto de vista del profesorado". Non: Musiker: cuadernos de música. 16. zenbakia (2008). 239-264. or.
- Goldaracena Asa, Arturo. "La Educación Musical en Navarra en el siglo XIX: las primeras escuelas de música municipales". Non: Musiker: cuadernos de música. 14 . zk. (2005). 47-77. or.
- Gurbindo Gil, Beatriz eta Hermoso Castillo, Isabel. "Asuntos generales en la Academia Municipal de Música de Pamplona durante la segunda mitad del siglo XIX". Non: Primer Encuentro sobre Historia de la Educación en Navarra. Iruñea: SEHN, 2001. 235-257. or.
- Ibarretxe Txakartegi, Gotzon, Goldaracena Asa, Arturo eta Jimeno Gracia, Mª Manuela. "De la LOGSE a la Declaración de Bolonia: el caso del Conservatorio Superior de Navarra "Pablo Sarasate". Non: Boletín de investigación educativo-musical. 13. urtea, 37. zk. (2006). 14-21. or.
- Jiménez Jiménez, Bruno. "Profesorado en la Academia Municipal de Pamplona (1858-1881)". Non: Primer Encuentro sobre Historia de la Educación en Navarra. Iruñea: SEHN, 2001. 259-279. or.
- Nagore Ferrer, María. "La Escuela Municipal de Música de Pamplona: una institución pionera en el siglo XIX". Non: Estudios sobre música y músicos de Navarra. María Gembero Ustárroz (ed.), Vianako Printzearen bolumen monografikoa, 238. zk. (mayo-agosto 2006ko maiatza-abuztua), 537-556. or.
- Navallas Rebolé, Javier. "Música, Enseñanza de la". Non: Gran Enciclopedia de Navarra.VII. bolumena. Iruñea: Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1990. 497. or.
- Pérez Ollo, Fernando. "Academias de música". Non: Gran Enciclopedia de Navarra. I. bolumena. Iruñea: Nafarroako Aurrezki Kutxa, 1990. 61-62. or.
- Reglamento Orgánico de la Escuela de Música de la Ciudad de Pamplona. Iruñea: Regino Deskantsako inprimategia eta liburu-denda, 1858.
- Sagaseta Aríztegui, Aurelio. "Mariano García Zalba (1809-1869): nuevas aportaciones sobre su biografía y producción musical". Non: De Musica Hispana et aliis. Miscelánea en honor al Prof. Dr. José López-Calo, S.J. II. bolumena. Santiago de Compostela: Santiago de Compostela-ko unibertsitatea, 1990. 231-245. or.
- Sagardía, Ángel. "Conservatorio Navarro de Música «Pablo Sarasate» de Pamplona". Non: Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco, Cuerpo A. Diccionario Enciclopédico Vasco.VII. bolumena. Donostia: Auñamendi argitaletxea, 1976. 496. or.
- Sopeña, Federico. "La música en la ciudad: tradición y actualidad. El único conservatorio funcional de España". Non: ABC (1963ko urriaren 15a).
Transferentziaren berria
DESKRIBATZAILEAK
Musika, XIX. mendea, XX. mendea, Erakunde musikala, Pedagogia musikala.